Hemen zaude

ETBko LABek albistegietako ardura postuen hautaketa sistemaz argipenak

Hile hasieran «ETBko albistegiak: Muskerrak jantziak aldatu bai, baina musker izaten jarraitzeko» izenburupean ETBko LABek ateratako oharrak hautsak harrotu eta gaiarekiko hainbat erantzun eta ekimen eman dira. Gauzak puntu honetara iritsita, hainbat argipen eman nahi dugu:

  • Lehenik, Aintzane Bolinaga Alcelay, Kultura Sailburuaren emaztea dela zehaztean lehen mailako afinitate bat dagoela da salatu nahi genuena.

  • Bigarrenik, excusatio non petita acusatio manifiesta, LABek oharrean ez du une batean ere inoren profesional faltarik aipatu. Salatzen genuena izendapenak egiteko sistema iluna: aukera berdintasuna, objektibotasuna eta gardentasuna urratu zirela.

Halere, profesionaltasunaz ezer idatzi baino, gure ustez adibide moduan BIDEO HONEK argiago azaltzen du kontzeptu horren antonimoa. Askoren gogoan dago 1993ko hauteskunde autonomikoetan Jose Maria Callejarekin batera Floren Aoiz HBko hautagaiari egindako elkarrizketa. Kazetaritza fakultateetan aztertzeko modukoa da jokabide «profesionala». Kointzidentzia izan daiteke, baina gaur egungo Kultura Sailburua Ajuria Eneako Itunaren garai haietan Ardanza lehendakariaren komunikazio arduraduna zen. Orduan ere Aintzane Bolinaga Alcelayk eta Bingen Zupiria Gorostidi dagoeneko ezkonduta zeuden.

Baina ziur gaude hain zuzen ere Politika Arloko ardura bere «profesionaltasun» horregatik esleitu zaiola, nahiz eta aukera berdintasuna, objektibotasuna eta gardentasuna urratu den.

 

ETBko albistegiak: Muskerrak jantziak aldatu bai, baina musker izaten jarraitzeko

ETBko albistegietan muskerrak beste behin ere itxurakeriak egin ditu... Bingen Zupiria Gorostidi jauna Sailburua izendatutakoan argi zegoen, oso inozoa ez baldin bagara, bere emaztea Aintzane Bolinaga Alcelayri arduraren bat emango ziotela, ardura politiko-estrategikoa alegia. Maite Zurikarai Marcilla albistegietako zuzendariak, Aintzane "dagokion" leku horretan kokatu ahal izateko aldaketa teknikoak egin ditu izendapen hau mozorrotzeko.

Albistegietako zuzendariak berak erredakzioaren aurrean esan bezala, prest zegoen entzun eta aztertzeko baten batek ardura lanen bat hartzeko burua eskaini ezkero. Hori bai, ez zuen nahi "ez argirik ez takigraforik". Bada ez bada ere ez zuen nahi erredakzioak aukera gardenik eta objektiborik eduki zezan, ez zuen ikusten promoziorako bide horri nolabaiteko baremazioa emateko beharrik. Lojiko! Zelan argudiatu "objektiboki" Sailburuaren emaztea aukeratu duzula editore?

LABek hain zuzen ere hauxe defendatu izan du beti publikoki, abenduan argitaratu genuen txostenean eta parlamentuan izandako agerraldian bezala. Epaitegian irabazi genuen ETBk albistegietako arduren izendapenak egiteko garaian etxe barruko langileen artean egin behar zuela aukeraketa, eta gainera modu objektibo eta gardenean. Oraingoan ere aukera berdintasuna eta ezinbesteko irizpide hauekin batera legea bera ere urratu du komunikabide publikoaren zuzendaritzak. Hau egiteko muskerrak ez zuen azala aldatzeko premiarik. Aurreratzean ere muskerrak muskerra izatea baitu helburu.

FACEBOOK: Floren Aoiz Monreal(e)k iruzkin partekatu du.
 

Hiru ohar 1993ko "elkarrizketa" honi buruz:

 
1: EITBko lokaletan elkarrizketaren hasieraren zain nengoela, komunera joan nintzen, eta tipo bat hurbildu zitzaidan, diskretoki. Kasu, Floren -esan zidan. Kristona prestatu dizute -erantsi zuen. Langile bat zen, eta esan zidanez, kazetari izar horiek lasai asko hitz egiten zuten langileen aurrean, dekoradoaren parte balira bezala. Izan ere garai hartan, Calleja, EAJri esker, jaun ta jabe zebilen EITBn. Mezua argia zen: elkarrizketa egin behar zidatenek adostua zuten eraso-elkarrizketa egitea, paperak haien artean banaturik.
 
Abisatuta abiatu nintzen elkarrizketara, beraz. Inoiz ez dut aski eskertuko jakinaren gainean jarri ninduen mezu hura.
 
2: Elkarrizketa oso gogorra izan zen, baina une batean ulertu nuen erasoa agerian gelditzen ari zela, eta beraz, lasaitasuna mantentzeak deskolokatzen zituela. Hori izan zen ene obsesioa eta urteak pasata ere, nihaur ere harritzen naiz, hagitz zaila baitzen probokazioetan ez erortzea.
 
Elkarrizketa bukatu bezain laster Calleja lehertu zen, erotuta, garraxika hasi eta niregana etorri zen, mehatxu tonoan. Geldiarazi behar izan zuten, irainka segitzen zuelarik. Harrigarria izan zen, oso ezatsegina, baina mokordo baten mailan gelditu zen tipoa han geunden guzien aurrean. Porrotaren aurpegia zen Callejarena, harrokeria urratuaren irudia.
 
Aintzane Bolinagari buruz, zer esan? Kontua ez da norekin dagoen ezkonduta, bere jarduera nolakoa izan den (eta den) baizik. Elkarrizketan ikusten da ongi. Argi dago komunikabide publiko batek ezin dituela halako arduradunik izan. Callejarekiko konplizitate nazkagarri hura gogora ekartzea oso argigarria da, ene ustetan, Bolinagaren "gaitasunak" ezagutzeko.
 
3: EITBtik aterata, LABeko langileek izugarrizko harrera egin zidaten, giro goxoan. Gogoan gelditzen dira gauza hauek betirako. Besarkadak haiei eta gau hartan nahiz hurrengo egunetan elkartasun mezu atseginak bidali zizkidaten guziei.
 

FACEBOOK: Floren Aoiz Monreal(e)k iruzkin partekatu du.

Tres notas sobre esta "entrevista" de 1993:

1: La verdad es que entré al plató de la entrevista avisado de lo que me esperaba. Fue de un modo más propio de una peli de espías que de una grabación en una tele pública: un tío se me acercó en el baño y discretamente me dijo que era un trabajador y había escuchado cómo preparaban una entrevista muy agresiva contra mí. ¡Hasta se habían repartido los papeles!

Aquellos periodistas estrellas ni siquiera miraban a los/las trabajadoras/es, los consideraban parte del decorado, así que no disimulaban. Además, en aquellos tiempos Calleja era "Sandios" en EITB gracias al PNV, conviene recordarlo.

La entrevista fue muy dura, basta con verla para comprobarlo, pero en un momento dado comprendí que los estaba descolocando, así que mi obsesión fue mantener la calma, algo que, os aseguro, no era fácil. Estos días he vuelto a ver fragmentos de la entrevista y yo mismo me sorprendo.

2: Pero si la entrevista fue dura, la agresividad aumentó una vez apagadas las cámaras. Tuvieron que agarrar a Calleja, que gritaba, insultaba y se acercaba en tono amenazante. Fue un momento desagradable, pero quedó ante quienes estábamos allí como un mocordo, dicho pronto y bien. Era patético, la viva imagen del fracaso, con su chulería desinflada...

En cuanto a Aintzane Bolinaga, ¿qué os puedo decir? Su comportamiento en la entrevista da a conocer al personaje. Aquella complicidad con Calleja y en general su trayectoria sectaria la definen bien. No creo que ese sea el perfil idóneo para dirigir nada en un medio de comunicación público. Esto es lo importante, a mi juicio, no con quién está casada.

3: No olvidaré nunca cómo me recibieron y apoyaron las y los trabajadores/as de LAB, con los que acabé en un ambiente que nada tenía que ver con la emboscada anterior. Abrazos a ellas/os y a la mucha gente que aquella noche y en los días siguientes me hicieron llegar su apoyo y cariño.

https://www.facebook.com/florenaoiz/posts/10213609975074170