JOSU AMEZAGA: «EITB: hemendik aurrera zer?»

Argazkia: ARGIABere ibilbideko hogeita hamar urtean bi helburu nagusi izan ditu EITBk: euskararen suspertzea, eta euskal gizartearen integrazio politikoa. Bi helburu nagusi hauek kontuan izanik, euskarazko medioak erabili dira, ia modu esklusiboan, hizkuntzari lotutakoa erdiesteko; eta gaztelerazkoak nagusiki, integrazio politikoaren ingurukoak lortzeko. Dualtasun honetan, ukaezina iruditzen zait EITBren ibilbidean oro har handiagoa izan dela integrazio politikoaren inguruko interesa, euskararen ingurukoa baino. Beste hitz batzuetan esanda: EITB gehiago erabili da tresna politiko gisa, hizkuntza normalizaziorako tresna gisa baino. Honek bereizi egiten du EITB Europako gainontzeko hizkuntza gutxituetako telebista-irratietatik (Katalunia eta Galizia alde batera utzita, bi herrialde horietako egoera soziolinguistikoak helburu biak elkartzea errazago bihurtu baitu).

BERRIA: Botere politikotik autonomia duen antolaketa eredua eskatu dute ETBrentzat

Bideoa ikusteko egin klik irudianKike Amonarriz eta Beñardo Kortaberria ETBren geroaz solastatu dira Berria telebistak egindako mahai inguruan. Euskarazko eta gaztelerazko kateek aurrekontu eta zuzendaritza propioak izatearen garrantzia nabarmendu dute. 

Gobernutik eta botere politikotik autonomia izango duen Euskal Telebista publikoa aldarrikatu dute Kike Amonarrizek eta Beñardo Kortaberriak Berria Telebistak egin duten mahai inguruan. Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak gidatutako solasaldian, ETBren etorkizunaz hitz egin dute gonbidatuek. Bultzatu beharreko eredua zein den argi adierazi dute: publikoa, autonomoa, hurbila, euskarazkoa eta euskaltzalea, euskal herritarren zerbitzukoa, euskal kulturaren bultzatzailea, erakargarria eta sortzailea.  

(Bideoa ikusteko egin klik irudian)

EAEko Mahai Orokorra ahalik eta azkarren biltzeko eskatu du LABek

EITBko sozietateetako lan hitzarmen ezberdinek euren bide propioa badaramate ere, ez zaigu inori pasatzen zein menpekotasunak dituzten EAEko Mahai Orokorrarekiko. Izan ere hor finkatzen dira administrazioaren menpe dauden langileen lan baldintzak (Administrazio Orokorra, Irakaskuntza publikoa, Osakidetza...), eta enpresa publikoetarako erreferentzia bilakatu ohi da. Egia esan erreferentzia baino, muga esan daiteke egokiago, soldaten eta azken murrizketen esperientziak frogatu izan digunaren arabera.
 
Beraz langileoi borroka hau urrunekoa iruditzen bazaigu ere, uste baino eragin handiago du geure lan baldintzetan. Are gehiago, defendatzen dugun sektore publikoari egiten zaizkion erasoei aurre egiteko ezinbesteko borroka esparrua da. Hemen duzue LABeko Zerbitzu Publikoetako Federazioak ateratako informazioa, jakinaren gainean izan zaitezten.

EITBko Zuzendari ohi eta EBBko lehendakaria den Andoni Ortuzarren profila GARAn

«Algunos de sus manejos intersocietarios ideados en los tiempos de director general de EITB acabarán pronto en manos judiciales y podrían traer consecuencias a quienes los desarrollaron.»

EH Bilduk EITB sorrerako helburuetara itzultzea nahi du eta zuzendari berriak ildo horri jarrai diezaiola eskatu du

Koalizioa EITBko zuzendaritza berriak bete beharreko profila adosteko prest agertu da. Irrati eta Telebistaren funtzio publikoa nabarmendu du, bai eta Euskal Herri osoarekin izan behar duen konpromisoa ere.

 
EITB azken urteotan bere sorrerako helburuetatik aldendu dela jabeturik, EH Bilduk EITB hasierako izpiritu hartara itzul dadila nahi du, eta garai hartan ezaugarritu zuten printzipioak berreskura ditzala, euskara eta euskal kultura bultzatzeko eta gizarte kohesiorako eta herri eraikuntzarako tresna gisa jokatzeko, integrazioa eta parte-hartze politikoa sustatuz. EITBko zuzendaritza berriak norabide horretan lan egin dezala eskatu du EH Bilduk.

«Murrizketarik ez! ETB indartu!»

Hitzetik hortzera dabilen krisialdiaren gaiak ETB ere bete-betean jo duela ez da berria langileontzat. Kultura eta zehazki komunikabide publikoari zuzendutako aurrekontuak urtero eta murritzagoak dira. Horrela, Euskal Telebistaren eskaintza propioa kalitatean eta kantitatean jaisteaz gain, langileon karterak mehetuz joan zaizkigu: kontratazioak murriztu, soldata murrizketak, gabonetako ordainsaria...

GARA: ETB da el mensaje... y la espalda a la sociedad

El director general de EITB, Alberto Surio, termina su mandato de igual forma que lo empezó: dando la espalda a la realidad social de su tiempo, desvinculándose de los hechos y los procesos políticos que marcan el devenir de este país. Su decisión de programar en ETB el mensaje de Navidad del rey español es el enésimo recordatorio de ello. Haciendo caso omiso del veredicto popular de las urnas, de un Parlamento con todas las fuerzas representadas -a diferencia del que lo eligió-, muy mayoritariamente abertzale, ha tomado una decisión que lo retrata. Parapetado en su derecho a programar lo que esté de acuerdo con sus propios criterios y en la defensa del derecho de los telespectadores a verlo y juzgarlo en libertad, en nombre del «respeto institucional», ha decidido que la palabra del monarca se difunda a través de un ente público vasco al que se le supone la función de ser un reflejo auténtico de esta sociedad.

ETBko LABek espainiako erregeak mezua ETBtik ematearen kontra deitutako kontzentrazioarekin bat egiten du

Euskal Herriaren eta langileon eskubideen ukazioaren ikurra den Espainiako erregeak urteroko gabonetako mezua ETBk aurten ere emitituko duela erabaki du zuzendaritzak.

Hori dela eta, EHBILDUk kontzentrazioa deitu du
 

bihar, abenduaren 24 astelehenean, goizeko 11:00tan Bilboko EITBren egoitzaren aurrean.
Deialdia azken momentuan erabaki behar izanak bere zabalpena ematea ere eragotzi egiten digula kontutan edukita, ahal duzuen langile guztioi hitzorduarekin bat egin dezazuen gonbidatzen zaitugu.
 

Inposiziorik ez, euskal langileok burujabetza!

EDORTA ARANA: «EiTB birsortu»

Urriko hauteskundeen emaitzek posible egiten dute orain, komunikabide publikoen inguruan aspaldidanik beharrezkoa zen eztabaida sakon eta patxadatsuari ekitea.

Ez da jauntxokerietarako garaia. Gehiengoaren perfil sozio-politikoa kontuan hartuz, komunikabide publiko zein ekimen sozialekoen gaineko hausnarketa irekia egiteko baizik, duela gutxi arte ez bezala.

Baikorrak izateko arrazoi ugari dago. Asko dago eztabaidatzeko, adosteko eta jarrera berriekin ibiltzeko.

ARITZ GALARRAGA: Miguel Angel Idigoras (2009-2012)

Asteak eman duen telebista notiziarik garrantzitsuena, ordea, eman gabe agurtu dugu ia astea: baiki, ETBko zuzendari Miguel Angel Idigorasek kargua utzi du. Baten batek esango du, kontxo, noiz ikusi da kapitainak barkua beste inork baino lehen uztea. Eta alde batetik arrazoi du, baina zer nahi duzue, TVEra bueltatzeko aukera orain izan du, nahiz orain urtebete hasi ziren aukera horretaz hitz egiten, areago PPk hauteskundeak irabazi zituenetik —baina urriaren 17ra arte ez zuten Anna Bosch Londreseko berriemailea kargutik kendu—. Eta bestetik, tira, kapitain-kapitaina ere ez zen dagoeneko Idigoras. Hala ere, notiziak badu garrantziarik. Asteartean jakin genuen berria Berria.info bidez, eta nik uste merezi duela ETBko zuzendari jada ohiak telebista nekrologikatxoa.

Bai adiorik, Miguel Angel Idigoras

 

Horrelaxe enteratu gara ba, hain zuzen ere prentsatik, ETBko zuzendariak utzi egin gaituela zuzenean langileoi edota langileon ordezkarioi alde egiteko asmoaren aipamenik egin gabe.
 
ETBn gogoan izango dugu Miguel Angel Idigoras, zentsura zuzena ezarri nahian langile guztiak haserretzea lortu zuen zuzendaria, eta lan hitzarmena zein erredakzio estatutuaren negoziazioan traba egiteko baino bestetarako antzeman ez zaiona.
 
ETBko LABek ez du faltan botako.

A.IRIBAR, I.MURUA, B.NARBAIZA: «EITB beste hogeita hamar urterako»

Hizkuntzaren egoeraren zein komunikabideen arloan gertatutako aldaketek paradoxa batean jarri dute EITB, 1982an sortu zenetik hona, eta bereziki euskarazko telebista. Alde batetik, bere publiko potentziala inoizko handiena da: euskara ulertzeko gai direnak populazioaren herena izatetik erdia baino gehiago izatera igaro baitira azken hogeita hamar urtean. Bestetik, aldaketa handiak gertatu dira testuinguru sozial, ekonomiko zein teknologikoan: komunikazio ohiturak aldatu egin dira, eta irrati, telebista zein medio berrien eskaintza -beraz, lehia- inoiz baino handiagoa da, besteak beste. Horrela, gaurdainoko hedapen aukera handienak izanik, oraindik bide luzea du EITBk euskal jendartearen atxikimendu handia eskuratzeko, bereziki telebistari dagokionez. Horra paradoxa.

Egoerak kezkatuta, aspalditxo hasi ginen biltzen artikulu hau sinatzen dugunok eta beste zenbait pertsona eta elkarte. Zerbait egin beharraren sentipenak batu gintuen, eta diagnostiko arin bat egin ostean etorkizunean EITB gidatu behar duten adostasunezko minimo batzuen bila abiatu ginen. Horrela, dokumentu bat idatzi eta sektore ezberdinekiko kontrasteari ekin genion: unibertsitate ezberdinetako jendea, hezkuntza zein kultur arloko Euskal Herri mailako elkarteak, sindikatuak, gaur egun gehiengo oso zabala osatuko luketen alderdi politikoak, komunikazioaren arloko taldeak, eta abar luze batekin partekatu ditugu, urte honetan zehar, gure kezkak eta gure ikuspuntuak.

BERRIA: Eztabaidan sakontzeko deia

Pello Sarasola ETBko eduki zuzendariak, Maddalen Iriarte aurkezle eta kazetariak eta Josu Amezaga EHUko irakasleak ETBren iraganaz eta etorkizunaz hitz egin zuten atzo, Berria telebistako mahai inguruan.

Euskal Telebistak egin ahal zion baino ekarpen txikiagoa egin dio euskarari». Josu Amezagak EHUko irakaslearen hitzak dira. «Erakundeetan eta hezkuntzan euskarak aurrerapen nabarmena izan arren, ETBk prozesu horretan parte hartze txikia izan du. Ez da euskalduntze prozesu horrekin batera joan; maila bat lortu du, maila hori egonkortu du, baina ez da haratago joan». ETBk 30 urte beteko ditu abenduan, eta horren harira, mahai ingurua antolatu zuen atzo Berria telebistak. Amezagarekin batera, Pello Sarasola ETBko eduki zuzendaria eta Maddalen Iriarte ETBko aurkezle eta kazetaria izan ziren hizlariak.

URTZI URKIZU: «ETBren etorkizuna erabakitzeko ordua»

Ez da gaurko kontua ETBri buruz hausnartzeko beharra. ETB1 katearen gaineko kezka azkeneko hamarkadan mantendu da han eta hemen. Ikusle datu txikiak (%1,8ko ikusle kuota urrian) eta programazio egonkor generalista baten faltak agerian uzten dute euskarazko telebista publikoaren egoera ahula. 30 urte joan dira eta euskara beraren egoera ere ez da etxafuegoak botatzeko modukoa. Esan beharrik ez dago hizkuntz normalizazioari begira funtsezkoa dela euskarazko telebista eskaintza oparoa izatea. Eta profesional bikain batzuen ekarpena ahaztu gabe, nabaria da zezenari adarretatik heltzeko unea dela oraingoa. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean, zuzendaritza aldaketa iritsiko da EITBra. Hartara, arduradun berriek norabide argiren batean jarri beharko lukete ETBko itsas ontzia.

JON SARASUA: «Telebista espazioaren matrizea aldatu beharko litzateke»

KOMUNIKAZIOA. ETBK 30 URTE: IRAGANA ETA ETORKIZUNA (ETA V). JON SARASUA. SOZIOLOGOA ETA HUHEZIKO IRAKASLEA
 
Telebistarako dagoen diru publikoaren «meloia» ireki behar dela dio.
EITBk sortutako Kontseilugune aholku-organurako gogoeta pertsonal mamitsua egin zuen duela hilabete batzuk Jon Sarasuak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966). Sustatu.com-en irakur daiteke Euskal Telebista eta euskal telebista testua.
 
Zer ekarpen egin dio, zure ustez, 30 urte hauetan ETBk euskal gizarteari eta euskarari bereziki?
 
Erantzunak bi alde izan ditzake. Lehenik, egindakoari aitorpena egingo nioke. Ekarpena handia izan da. Euskara biziberritzeko zutabeetako bat da hedabideena, eta zutabe horren erdigune bat izan da ETB. Gauza asko egin da, eta batzuk, ondo. Bestetik, erdipurdi egindakoez eta galdutako aukerez ere gauza asko esan liteke. Baina garrantzitsuagoa iruditzen zait beste hau: euskarazko telebista espazioa ulertzeko eskema bera aldatu beharra dago. 

EUSKO IRRATIKO LAB negoziazio kolektiboaren egoeraz

Eusko Irratiko ELA eta CCOO jarduneko zuzendaritzarekin Lan Hitzarmena negoziatzen ari dira, lan hitzarmen horri “blindajea” deitu diote.

LAB ez da negoziaketa horretan, LAB ez datorrelako bat aurkeztu duten hitzarmen plataformarekin. LABentzat hitzarmeneko zenbait punturen blindajea besterik ez da negoziatu nahian dabiltzana, eta gure galdera da, beste guztia? Lanpostuak, soldatak, azkenaldian galdutako guztia bere horretan utzi behar al da?

JOSI BASTERRETXEA: «ETB2 kateak gaizki elikatutako bonsai bihurtu du ETB1»

KOMUNIKAZIOA. ETBK 30 URTE: IRAGANA ETA ETORKIZUNA (IV). JOSE INAZIO BASTERRETXEA. ETBKO KAZETARI OHIA ETA EITBKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUKO KIDEA

ETB1ek, ETB2tik aske izateaz gain, irratiko eredutik ikas dezala proposatzen du.

ETBko kazetaria izan zen garai batean Jose Inazio Basterretxea (Galdakao, Bizkaia, 1959). EHUko irakasle da gaur egun.


ETB euskara eta kultura sustatzeko jaio zen. Hala dio 1982. urtean onartu zen legeak behintzat. Legea 30 urteotan bete dela iruditzen zaizu?

Bai eta ez. Ezin da ukatu ETBk euskararen aldeko apustua egin duela; nolabaitekoa, baina. Hortxe dago arazoa. Egia esan, ETBrik gabe, euskararen garapena beste bat izango zen. Baina, egia zor, etsigarria izan da gutako askorentzat ETBk euskarari egin dion tokia bere programazioan. Oso bigarren mailako izan da euskara beti, eta hala da egun ere. Aldaketa handiak beharko dira —legebiltzarrean, administrazio kontseiluan eta zuzendaritza nagusian— erdararen aldeko joera historiko hori aldatzeko eta euskararen aldeko apustua benetakoa izan dadin.

EITBko Administrazio Kontseiluak ere Erredakzio Estatutua onartu du

Hau izan da bozketa: 10 baietz, 8 ezetz, 2 abstentzio.

Gogoratu, aurreko urriaren 3an langileek ere onartu zutela eta gaurkoa azken tramite legala izan da.

EITBko LAB pozik agertzen da langile batzordeak 2000 urteko zuzendaritzarekin lan hitzarmena negoziatzerakoan adostutako gaia behingoz burutu delako. Konfidantza dugu beraz, parlamentu berritu batek izendatuko duen zuzendaritza eta administrazio kontseilu berriek 12 urte gauzatzea kostatu duen tresna errespetatuko dutela.

Euskal Herrian, 2012ko urriaren 30ean

ITXASO ATUTXA: «ETB1ek, behingoz, telebista kate jeneralista bat izan behar du»

KOMUNIKAZIOA. ETBK 30 URTE: IRAGANA ETA ETORKIZUNA (III). ITXASO ATUTXA. 3KOMA EKOIZPEN ETXEKO EKOIZLEA

Atutxak dio ETB1ek ordu askotan ez duela programazio normaldua.

Telebistan lanean hasi zela 25 urte joan dira Itxaso Atutxarentzat (Bilbo, 1967). ETBren bilakaera gertutik ezagutu izan du, eta ekoizpen etxeen egoerarekin kezkatuta dago egun.

Hamabost urte zenituen ETB1 emititzen hasi zenean. Nola oroitzen duzu une hura?

Etxean denok zain geunden noiz hasiko. Deustuan bizi ginen, eta askotan ikusten genuen TVEnPinpilinpauxa Jose Mari Iriondoren euskarazko saioa. Hura zen telebistaren eta euskararen artean genuen lotura bakarra. Telebista oso bat euskaraz izatea kristona izan zen. Berri handia izan zen.


Zer garrantzi izan du 30 urteotan euskarazko telebista publiko bat egon izanak?

Ez dakit konturatzen garen nolako garrantzia izan duen. Telebista publikoetan sinisten dugunok euskarazko kate bat izateak pauso garrantzitsu bat izan zen. Hizkuntzaren berezitasuna dugu guk. Nerabeak ginenak hazi gara telebista gure hizkuntzan ikusten. Egunerokotasuna gure hizkuntzan jasotzea funtsezkoa izan da. Hizkuntzaren erabilpenean asko lagundu du ETB1ek.

AITOR ZUBEROGOITIA: «Hiru gogoeta aro berrirako»

Egin dute berba EAEko boto-kutxek eta jeltzaleak erraz gailendu dira. Ez da, beraz, abentura-haize handirik izango bazterretan, baina dudarik ez berandu baino lehen aldaketak izango direla EiTBn. Hiru gogoeta, horren harira.
 

JOSU BARAMBONES: «ETB1 ez da bizkortuko, orain datozenak lehen ere egon zirelako»

KOMUNIKAZIOA. JOSU BARAMBONES. ITZULPENGINTZA IRAKASLEA

Ikus-entzunezkoen euskarazko bikoizketaz bi liburu plazaratu berri ditu EHUko irakasleak, eta horren gainbehera salatzen du.

Josu Barambonesek (Gasteiz, 1963) Itzulpengintza irakasten du EHUn, ingelesa-euskararen itzulpen espezializatuak, alegia. La traducción audiovisual en euskera eta Mapping the Dubbing Scene liburuak argitaratu berri ditu. Besteak beste, ETBn bikoizketan eta azpidatzietan eginiko lana aztertu du testu horietan.

Zergatik argitaratu euskarazko itzulpengintza eta bikoizketaren inguruko bi liburu bi erdaratan?

Nire tesia dago liburuon oinarrian, eta gazteleraz egin nuen, arlo honek zabaltzea behar duelako. Espainiako kasuan, esaterako, hizkuntza gutxituen itzulpengintza ez da oso ezaguna, katalanarena salbu. Euskarazko bikoizketaren mundua ikusezina da, eta hau ezagutarazteko modu aproposa da.

BERRIA: ETB hedatzea Nafarroako Gobernuaren betebeharra da, Europak dioenez

Euskalerria Irratiarekin «jarrera positiboagoa» izateko eskatu dio Europak Nafarroari. Irudian, irratiaren hogeitabosgarren urteurreneko manifestua aurkeztu zuten eguna. / IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Hedabideen eskaintzaren arloan, Hizkuntza Gutxituen Ituna urratu egiten du Nafarroak, Europako Batzordearen txosten baten arabera

Justizian eta estatu administrazioan euskara gehiago erabiltzeko urratsak galdegin ditu

Argi hitz egin du Europako Batzordeak: Nafarroako Gobernuari eskatu dio bere gain hartzeko EITBren seinalea hedatzearen kostua. Europako estatu kideek Hizkuntza Gutxituen Itunaren konpromisoak betetzen dituzten aztertzen du Europako Batzordeak aldian-aldian. Espainiako Gobernuak 1992an sinatu eta 2001ean berretsi zuen itun hori. Harrezkero, bi txosten eginak zituen Europak; hirugarrena argitaratu zuen atzo, eta hainbat eskakizun egin dizkie Nafarroako eta Espainiako gobernuei, euskararen erabilera bermatzeko.

I.IRIONDO: Eitb volverá a cambiar el mapa

p005_f01.jpgTRAS LAS ELECCIONES DEL 21-O

La llegada de Alberto Surio y su equipo de directivos del gusto de PSE y PP a EiTB supuso un cambio de mapa, no solo el del tiempo, sino también el de los equilibrios entre medios de comunicación en la Comunidad Autónoma Vasca. Su previsible relevo en los próximos meses volverá a tener consecuencias en cadena.

Orriak

Subscribe to EITB MEDIA RSS