Hemen zaude

#2014deialdia

2014ko Eusko Irratiko Lanpostuen Deialdi Publikoari buruzkoak

Radio Euskadi, Ortuzar eta «publikotasuna»

LAB-EITBren iritzi artikulua

Luze eta zabal hitz egin eta idatzi da iragan apirilaren 29an EITBko Administrazio Kontseiluaren gehiengoak —soilik PPren kontrako botoekin— adostu zuenaren inguruan. Ez dugu bere edukia berriro azaltzeko asmorik, baina alboratzen ari diren hainbat eztabaida lehen lerrora ekarri nahi ditugu, Euskal Herrian eraiki nahi dugun publikoa den horretan eragin zuzenak dituztenak. Horixe da artikulu honen xedea.

Etiketa: 

Enplegu Deialdi Publikoa 2014

EiTBk Eusko Irratia EA sozietaterako onartutako Enplegu Deialdi Publikoa deitu du, 49 lanpostu betetzeko.

Informazio guztia eitb.com-en. Xehetasunak eta zalantzak argitzeko gurekin ere harremanetan jar zaitezke.

Etiketa: 

LABek “Irrati Publikoaren Aldeko Manifestua” delakoa zuzen kokatzea komenigarritzat jotzen du

Duela gutxi Radio Euskadiko langile talde batek argitaratu duen “Irrati Publikoaren Aldeko Manifestua” izeneko oharra dela eta, LAB sindikatuak horrekiko duen jarreraren berri eman nahi du.

LABetik urteak daramatzagu enteko zuzendari ezberdinen kudeaketa salatzen. Kudeaketa horren ezaugarriak dira batetik ildo editorialarekiko interes politiko zehatzak eta bestetik ilunkeria eta eremu askotan ematen den gardentasun falta. Honi guztiari Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketa politika gehitu behar diogu, manifestuaren sustatzaileek beraiek ondo dioten bezala, EITBk ematen duen zerbitzu publikoaren kaltetzeko arriskua areagotu duena hain zuzen.

Etiketa: 

«Euskal irrati publikoa, behingoz»

Edorta Arana, Tontxu Campos, Karmelo Landa, Bea Narbaiza, Txema Ramirez de la Piscina - EITBko administrazio kontseiluko partaide

Hogeita hamar urte luze joan dira bertoko irrati-emisore publikoen birjaiotzetik eta oraindik Euskal Irrati Publikoa aldarrikatzeko manifestuak sinatzen gabiltza. Zergatik, zer dela eta ? Joandako urte guzti horietan burutu den kudeaketak ez dituelako bermatu oinarrizko printzipioak, artean zerbitzu publikoa, euskara sustatuko duen programazioa eta kontratazio sistema gardena. Azken honi dagokionez, eta gaur gaurkoz eztabaida gai bilakatu delako, kontratazio sisteman irregulartasun larriak egon dira eta lan arloko epaiek adierazi dutenez egoera hori konpondu beharrekoa zen. Jendarteari zerbitzu bat eskaintzera dedikatzen diren komunikabide publikoen kasuan, hezkuntzan edo osasungintzan bezalaxe, langileen kontratazioa berdintasunean, merituan eta kapazitatean oinarritu beharra dago. Bestelako bideak erabiltzeak publikotasunari iruzurra egiteaz gain, beharrezkoa den independentzia eta profesionaltasuna arriskuan jartzen dituelako.

Etiketa: 

LABen irakurketa Eusko Irratiko lanpostuen deialdiaren harira

euskoIrratia.jpgAskotariko iritziak entzun dira azken egunetan apirilaren 29an EITBko Administrazio Kontseiluak Eusko Irratiko kontratazioen inguruan hartutako akordioaz. Lehenik eta behin akordio hori Administrazio Kontseilua osatzen duten eragile politiko, sozial eta sindikalen bi herenen gehiengo kualifikatuak onartuta eman zela azpimarratu nahi dugu (LABen ustez kontrako bozka bakarrak PPren eskutik etortzea nahikoa esanguratsua delarik).

  • Auziaren gakoak
  • Enplegu publikorako sarbideari buruz
  • Nork, nor eta zenbat kontratatzen den gaiaz
Etiketa: 

Gasteizko parlamentuko osoko bilkuraren laburpena, PSEk EPDa bertan behera uzteko eskatzen zuena

PSEk aurkeztutako legez besteko proposamena, Eusko Irratiko EPDa (Enplegu Publikoaren Deialdia) bertan behera gelditzeko eskatuz.

Atzo bertan bere balorazioa plazaratu zuten LABek eta EHBILDUk. Labur labur, hauek izango ziren atzo Gasteizko parlamentuko eztabaidan izan ziren agerraldien gakoak:

Etiketa: 

LABek ulertezintzat jotzen du PSEk Eusko Irratian inoiz egin den EPDrik handiena bertan behera utzi nahi izatea

LAB sindikatuaren ustetan, ulertezina da PSEk Eusko Irratian inoiz egin den Enplegu Publikoaren Deialdirik handiena bertan behera uzteko Legebiltzarrean aurkeztu duen legez besteko proposamena. Are ulertezinagoa erabaki hau hartu zen Adminstrazio Kontseiluaren bileran kontra azaldu zen eragile bakarra Alderdi Popularra izan zela kontuan hartuz; orduan, PSE abstenitu zen eta gaurkoan aldiz, PPren posizioarekin lerrokatu egiten da. PSE agintean egon zenean arazoa konpontzeko urratsik ez zuen eman, eta aurpegia garbitzeko oraingoan ere ez dio muzin egiten kontraesanetan erortzeari. Lanpostuen deialdia atzera botatzen saiatzeko proposamenarekin bat egin du PSEk, PP eta UpyDrekin, esplizitu eta publikoki EITBko plantilla murriztu egin behar dela baieztatu dutenak.

LABen ustetan, Administrazio Kontseiluak hartutako erabakia positiboa da, besteak beste honako arrazoiengatik:

Etiketa: 

Eusko Irratiko kontratazioaren erregularizazioa: LABek hiru arrazoi nagusi ditu akordioa onartzeko

Gaurko EITBko Administrazio Kontseiluaren bileran Eusko Irratian aspalditik eman den irregulartasun bat konpontzeko bidea onartu da. EAJ, EHBILDU, Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariekin batera (PSE eta Kontsumitzaileen ordezkariak abstenitu ziren, eta soilik PPko bi kideek kontrako bozka eman zuten) LABek aldeko botoa eman du hiru arrazoi nagusirengatik: kontratazio finko eta ebentuala era objektibo eta gardenaz egingo delako; irrati guztietan elebitasuna finkatzen hasten delako; eta irratiaren egiturako langileria sindikatuekin negoziatzea bermatzen delako dagoeneko 49 lanpostu finko bihurtuz.

Etiketa: 

Orriak

Subscribe to RSS - #2014deialdia