Langileen % 76k babestu dute LABek EITBNETen aurkeztu duen hautagaitza, urriaren 28an egin diren hauteskunde sindikaletan, eta, ondorioz, LABeko bost ordezkarik osatutako Langile Batzordea izango da, beste behin, EITBNETen.
2012an lehen hauteskunde sindikalak egin zirenetik gaur arte, LABek soilik izan du ahalmena hautagaitza aurkezteko EITBNETen izan diren deialdi guztietan. Oraingoan ere hala gertatu da, eta, beraz, hasieratik jakina izan da nortzuek osatuko zuten EITBNETeko Langile Batzordea hurrengo legealdian.
Ostiral honetan EITBNETen egindako hauteskunde sindikaletako emaitzak eta parte-hartzea sekulakoak izan dira: 54 langiletatik 45en babesa jaso du gure hautagaitzak, eta ez da boto zuririk edo baliogaberik izan.
Batuta segitzen dugula erakutsi dugu, eta zuen babesarekin indartsu eta ilusio handiz ekingo diogu laurteko berriari.
Lau urtero bezala Hauteskunde Sindikalak EITBra iristen ari dira, eta abendu honetako 19an dagoeneko Gasteiz Irratian egingo dira. Hona hemen LABek EITBn azken lau urteotan egin duen lan eskergaren laburbilduma, eta hurrengo urteetarako Irratian hartzen dituen konpromisoak eta hauek aurrera eramateko aurkezten dituen hautagai taldea.
Ez ahaztu, abenduaren 19an Gasteiz Irratiko hauteskunde sindikaletan bozkatu LAB!!!
Iñako Gurrutxagak, Irune Bañalesek eta Lontzo Sainzek eskatuta, enpresak EITBNETeko hauteskunde sindikalak inpuganatu ditu eta, ondorioz, datorren martxoaren 15ean ez da bozketarik izango.
Zergatik inpugnatu dituzte hauteskunde sindikalak?
Gaur otsailaren 11n EITBNETen hauteskunde sindikalak egin dira, EITBn Internet zerbitzuez arduratzen den lantokian. M4Fko kontratako lankideak sententziaz EITBNETeko langile bilakatu direnez plantilla handitu da eta ordezkari batetik hiru ordezkari sindikal izatera pasatu da EITBNET. Hauteskunde partzialak egin dira bi ordezkari berri aukeratzeko, eta biak LABekoak hautatu dira. Beraz EITBNETeko hiru ordezkariak LABekoak dira.
Parte hartzea %77koa izan da. Lehen hautagaiak bozken %85a jaso du, eta bigarrenak %71. Emaitza honek langileek ematen duten beste babes eta bultzada garrantzitsu bat suposatzen du LABeko sail sindikalak EITBn egiten duen lanarentzat.
ETBn LABek Miramonen ordekaritza igo eta zentroarteko batzordean gehiengo osoa eskuratu du, lehen aldiz.
Euskadi Irratian babestuta eta indartuta ateratzen da LABen proiektua eta jokabide koherentea.
Atzo urtarrilaren 15ean hauteskunde sindikalak egin ziren Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian (Radio Euskadin duela bi urte, eta Gasteiz Irratian abenduan izan ziren). Hauek dira bat bateko irakurketa lantoki bakoitzari dagokionean:
Bestetik ere, langile ebentualok kontutan eduki ohi bezala errolda eguneratuta dagoela, gaur kontratua indarrean duen jendearekin. Beraz azarotik argitaratutako erroldarekin aldea egon daiteke. Egiaztatu mesedez, eta zalantzarik baduzu jarri gurekin harremanetan.
Zuzendaritzari biharko ordutegiak email batez langile guztiei gogoratzea eskatu diogu, eta ezezkoa jaso dugu. Jokabide oztopatzaile hori salatu nahi dugu, eta mezu hau zure lankideei errebotatzea eskatzen dizugu, ordutegiak (eta eragozpen berri honen berri) langile guztiei iristearren.
Duela aste batzuk ETBren Bilboko hauteskunde sindikaletako Mahaiak LABen zerrendan laugarren postuan zegoen kidea inpugnatu zuen. Kontua da ELAk bilera eskatu zuela Mahaia eta Zuzendaritzarekin “balizko irregulartasun” baten berri emateko, eta ondorioz Mahaiak erabaki zorrotza hartu behar izan zuen. Jokabide hori salatzeko atera genuen oharrean argi azaltzen genuen gure jarrera, zergatik uste genuen langile ebentual horrek zerrendan egoteko eskubidea eduki behar zuen.
Negoziazio kolektiboaren eskubidearen ukapena, murrizketak jestoreen sistema eta alderdikeria izan dira lau urteotako arazo nabarmenenak, eta LABek borroka molde eta aliantza ezberdinak sustatu ditu arazoei aurre egin eta proposamenak egiterakoan.
Dagoeneko lau urte igaro dira EITBn azken hauteskunde sindikalak egin zirenetik (Radio Euskadi eta EITBNETekoak urte ezberdinetan izan ziren), eta hemen duzue LABek egiten duen balantzea. Indarraldi bakoitzean gai potoloren bat egon izan da esku-artean, eta azken lau urteak ere oso zurrunbilotsuak izan dira, faktore ugariei aurre egin behar izan diegularik: kolore ezberdinetako zuzendaritzak, lan erreformak, dekretazoak, murrizketak... eta 2010era arte ezagutzen genuen negoziazio kolektiboaren ereduaren desagerpena.
Dakizunez, pasa den astelehenean Gasteiz Irratiko hauteskunde mahaia osatu zen.
Oraingo honetan ELAk 2 enpresetarako Eusko Irratia(Gasteiz) eta Radio Vitoria(EAJ-62) hauteskunde bateratuak egitea eskatu du, zerrenda bakarra osatuz.
Bi enpresa ezberdin izan arren, LABek ez du inolako oztoporik jarriko eskaera horri, oinarrizko bi arrazoiengatik:
Hauteskunde Sindikaletako ETB-Bilboko mahaiak LABen hautagaia Unax Blanco atzera bota du osaketa egunean kontratatuta ez egoteagatik, ELAren ohartarazpena jaso ondoren. Horren aurrean LABek honako honen berri eman nahi die langileei:
Euskal Telebistako Bilbo eta Miramongo lantokietan 2015eko urtarrilaren 15ean egingo diren hauteskunde sindikalak direla eta, behean sinatzen dugun sindikatuok hauxe adosten dugu: