Hemen zaude

Hauteskude Sindikalak: Osteguna 15eko bozketa ordutegiak

Zuzendaritzari biharko ordutegiak email batez langile guztiei gogoratzea eskatu diogu, eta ezezkoa jaso dugu. Jokabide oztopatzaile hori salatu nahi dugu, eta mezu hau zure lankideei errebotatzea eskatzen dizugu, ordutegiak (eta eragozpen berri honen berri) langile guztiei iristearren.

Biharko bozketa ordutegiak beraz, lantokian bertan eta beste zentroetan, kutxa ibiltarietan:

ETB-BILBOko erroldako langileontzat:

  • Bilbon:
    10:00 - 20:00
  • Miramonen:
    10:00 - 18:00
  • Iruñean:
    11:30 - 12:30
  • Gasteizen:
    16:00 - 17:00

ETB-MIRAMONgo erroldako langileontzat:

  • Miramonen:
    10:00 - 20:00
  • Bilbon:
    10:00 - 18:00

EUSKADI IRRATIko langileontzat:

  • Miramonen:
    08:00 - 18:30
  • Iruñean:
    09:30 - 10:30
  • Gasteizen:
    11:30 - 13:00
  • Bilbon:
    14:00 - 15:00 eta 16:00 - 16:30

Bestetik ere, langile ebentualok kontutan eduki ohi bezala biharko errolda berria izango dela, bihar kontratua indarrean duen jendearekin. Beraz azarotik argitaratutako erroldarekin aldea egon daiteke. Egiaztatu mesedez, eta zalantzarik baduzu jarri gurekin harremanetan.

Etiketa: