EITBko erredakzio kontseilua PSE, PP eta UPyDren legebiltzarreko adierazpenez

EITBko profesionalei buruz eta EITBren eginkizunei buruz PSEk, PPk eta UPyDk Legebiltzarreko Kontrol saioan egindako adierazpenen harira:

EITBko profesionalok, alderdi politikoen interesetatik aterata, informazioa zehaztasunez eta egiazkotasunez ematerakoan gure independentzia aldarrikatu nahi dugu beste behin. Inoiz ez dugu onartu, eta ez dugu aurrerantzean ere onartuko kritika politikoak errespetuaren muga gainditzea eta oraingo honetan egin den bezala ideologikoki norabidea zein den erakutsi edota zentsuraren eremura gerturatzea.

BERRIA: EITBko profesionalen jarrera kritikatu dute PSE-EE, PP eta UPD alderdiek

Maite Iturbe, EITBko zuzendaria, atzo, Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean. / EUSKO LEGEBILTZARRAEITBko atzoko kontrol batzordean, hedabide publikoaren ildo editorialari eta edukiei buruz eztabaidatu zuten. Alderdi politikoen artean tirabira ugari sortu ohi ditu Euskal Telebistaren jardunak, eta atzokoa ez zen salbuespena izan. Alderdi politikoen ordezkariak ez ziren ezer adosteko gai izan, eta hedabide publikoko langileak kritikatu zituzten.

GARA: Ante el desconteto, los trabajadores de EiTB podrían convocar paros

Los nubarrones laborales retornan a EiTB. Por un lado, los trabajadores del ente están llevando a cabo diferentes concentraciones que podrían derivar en paros y, por otro, la dirección de M4F ha presentado un concurso de acreedores en el juzgado de lo Mercantil de Bilbo.

A tan solo un mes de distancia de la aparente calma que templó los ánimos de los trabajadores de EiTB, las aguas bajan nuevamente revueltas desde el ente autonómico y visto el encadenado de situaciones que se están escenificando durante las últimas horas, este episodio puede convulsionar las entrañas laborales de este grupo mediático.

BERRIA: M4F hartzekodunen lehiaketan sartu da

INTERNET. M4F enpresa hartzekodunen lehiaketan sartu da. Horrela adierazi du M4F borrokan plataformak. Ekoiztetxeak eitb.com atariko edukiak kudeatzen ditu. Enplegua erregulatzeko espediente bat aurkeztu zuen zuzendaritzak ekainean; M4Fko 31 laguni eragiten dio. 27 langile kaleratzea eta beste lauri lanaldia erdira murriztea, eta gainontzekoen soldatak jaistea aurreikusten zuen enplegu erregulazioak.

Zuzendaritzak ETBn berriro piztu du sua. Langile batzarrak eta kontzentrazioak.

Argazki gehiago ikusteko klik eginDuela aste batzuk lan hitzarmenaren errespetua bermatzeko mobilizazio dinamika baten ondoren ETBko langile batzordea zuzendaritzarekin akordiora iritsi zen, ultraaktibitatearen printzipioa bermatzeko sinadura batekin. Berme horren ondorioz bi aldeek lan hitzarmena negoziatzeko konpromisoa hartu zuten, eta hain zuzen pasa den 21ean lehen bilera egin zen.

Edorta Arana: «ETB2 euskarara zabaldu»

“ETB2 ixtea ez zait erreala iruditzen” dio @GaraziGoia-k  aste honetako Argian daukan elkarrizketan. http://www.argia.com/argia-astekaria/2400/garazi-goia. Ixtea ez, zabaltzea da kontua!

Oso interesgarria da Garazik Miel A. Elustondok gidatutako elkarrizketan esaten dituenak. Bereziki gustatu zaizkit etorkizuneko telebistari buruz esaten dituenak. Programazio-tauletara mugatuta egotea baino, ikus-entzuleek gura dutena, gura duten momentuan eta gura duten aparailuaren bidez erabiltzeko joera nagusituko dela. Telebista ikustea autonomia osoz norberak gidatuko duen esperientzia izatea dela bidea. Horretan daude telebista gehienak, nahieran bezalakoen bidez eta aplikazioak eta telebista adimentsuaren bidez.

EITBko LABek ez du ulertzen EITB kolokan jartzen duen kudeaketa bat arau-hauste penala ez izatea

Arau-hauste administratiboa eman zen, Ortuzarren taldeak abiatutako kudeaketa ereduak arrisku handian jarri ahal izan zuen komunikabide publikoa, eta legean hutsune kezkagarriak antzematen dira.

Etiketa: 

ETBk hil edo erretiratu diren langileen postu kopurua bete behar du, Epaitegi Nagusiaren aginduz

Epaitegi Nagusiaren aretoan sartu aurretikZuzendaritzak hitzartutakoa ez betetzeko asmoaren aurrean Langile Batzordeak salaketa jarri zuen epaitegian.

2007ko lan hitzarmenaren negoziazioan adostutakoaren arabera hil edo erretiratzen den langile finko bakoitzeko lanpostu bat atera behar da deialdi publikora. Zuzendaritza testuinguru ekonomikoari eta Madrilgo erreformei heldu zien epaitegian bere hitza jan eta ETBko enplegua murrizteko argudio gisa.

EHBILDU: EAJ EiTB erabiltzen ari da bere interes alderdikoiak babesteko eta EH Bilduren jarduera zokoratu eta desitxuratzeko

Unai Urruzunok EiTB EAJren zerbitzura jartzea egotzi dio Maite Iturbe buru duen zuzendaritzari. "Albistegietan alderdiei emandako denboraren banaketak argi erakusten du EiTBk laugarren indar politikoa bagina bezala tratatzen gaituela". Telebistako eta irratietako zuzendarien agerraldiak eskatu ditu EH Bilduk.

(BIDEOA)

BERRIA: EITBren digitalizazioa eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Mesa_parlamento

Yolanda Barcinaren gobernuaren jarrera salatu dute taldeek, UPNk eta PPNk izan ezik

Nafarroako Parlamentuko talde gehienek EITBren digitalizazioa eskatzeko agiria onartu zuten atzo. Yolanda Barcinaren gobernuak izandako jarrera salatu dute adostutako testuan. Lurreko telebista digitala jartzeko behin betiko konponbidea topatu arte, Nafarroan EITB digitalizatzeko eskatu dute.

17an mobilizazio eguna - ZERBITZU PUBLIKOETAN NEGOZIAZIO ESKUBIDEA ORAIN

Askotan errepikatzen dugun bezala, EITBko negoziazio kolektiboa ez dago zuzenean Mahai Orokorraren menpe. Halere, bertan edo zuzenean Jaurlaritzak alde bakarrez hartzen dituen erabakiek bai baldintzatzen dituela EITBko langileon baldintzak eta eskubideak.

Hala, bajen kalte-ordainak, plantila eta ordezkapen mugak, soldatak eta bestelako neurrien inguruko dekretuak atera direnean pairatu egiten ditugu, eta bertako negoziazio kolektiboan aurreratzeko baldintzak mugatzen ditu. Gehiengo Sindikalaren deialdi zabal hau hain zuzen ere inposizio hauek borrokatzeko eta benetako negoziazio kolektiboaren defentsa egiteko egin da.

 EITBri dagokionez ABENDUAren 17ko kontzentrazioak:

  • Miramonen 11:00tan
  • Bilbon 12:00etan

NAIZ: EiTBren digitalizazioa bertan behera utzi eta lantaldea osatuko dute EAEk eta Nafarroak

Urkullu_barcinaEiTBk Nafarroan TDT bidez emititu ahal izan dezan lantaldea osatzea adostu dute Lakuako eta Nafarroako gobernuek. UPNren arabera, Iñigo Urkulluk Yolanda Barcinari jakinarazi dio sare analogikoaren digitalizazio prozesua bertan behera utzi dela.

BERRIA: UPNk «legez kanpokotzat» jo du EITBk Nafarroan emititu nahi izatea

Erreniegako eta Ezkabako hedagailuen seinalea digitalizatu du EITBk, Iruñerrian ikusi ahal izateko

Iruñerrian EITB lurreko telebista digital (LTD) bidez ikus daiteke gaurtik, EITBk atzo jakinarazi zuen arabera. Euskal Telebistak Erreniega eta Ezkabako hedagailuak digitalizatu ditu, Iruñerriko biztanleek ETB1, ETB2, ETB3 eta ETBK Sat kateak LTD bidez ikusi ahal izateko. EITBk azaldu duenez, seinalea pixkanaka Nafarroa osora hedatuz joango da. Lehen urrats gisa, Nafarroako lurraldearen erdira zabaldu du seinalea. Nafarroako Parlamentuak sarea digitalizatzeko eskaera egin zion EITBri iragan urriaren 25an, behin behineko irtenbide gisa.

GARA: Ipar Euskal Herriko albistegi berezia eskatu diote EEP eta EITBri

P053_f02«Iparraldearen Orena» kendu zenetik eguneroko berriak izateko aukera desagertu dela deritzo «Goazen aintzina»-k. Ipar zein Hego Euskal Herriko euskaldunentzat albisteak telebistaz jasotzea «premiazkotzat» jota, eskaintza hori berma dezatela eskatu diote EITB eta EEPri.

BERRIA: Preso ohien ongietorrien irudi «zaharrak» erabiltzea egotzi diote ETBri

Iragan azaroaren 28ko ETB1eko Debatea saioan euskal preso ohiei eginiko ongietorriak izan zituzten eztabaidagai, Espainiako Gobernuaren ordezkariak eginiko salaketaren harira. Preso ohiei eginiko ongietorrien hainbat irudi erakutsi zituzten saioan. EH Bilduk salatu du «egungo errealitate politikotik oso urrunekoak» zirela irudiok. Izan ere, Mikel Sarasketari 1998an espetxetik atera ondoren eginiko irudiak eman zituzten. «Gaur egungoak balira bezala erakutsi zituzten, duela hamabost urtekoak zirela abisatu gabe», azaldu du EH Bilduk.

Igor Urrutikoetxea, LAB sindikatuko Nazioarteko arduraduna hil da

Igor urrutikoetxea Bilbao, LAB sindikatuko nazioarteko arduraduna, bart gauen hil da, Brasilen. Rio De Janeiron orain hilabete izan zuen istripu baten ondorioz hil da LABeko zuzendaritzako kidea, bertara joana zen, MFSren (Munduko Federazio Sindikala) metalgintzako (UIS-MM) Kongresuan parte hartzera.

@EHBILDU: EiTB = PNtV

EiTB = PNtV. Hauek dira lortutako bozkak eta eskainitako denboraren arteko harremanak. Zerbait bitxia ikusten duzue? http://t.co/7zLtOsb8J3

(@ehbildu twitter-en)

Ongi etorri Teresa!

Gartzelaratu arte LABeko IRAULTZEN eta KOMUNIKABIDEAK arloko arduraduna izandakoa LIBRE!!!
Teresa Toda kazetari eta LABeko iraultzen aldizkariko zuzendari ohia, aske geratu da sei urte eta gero. Egin egunkariko zuzendari orde izana, 18/98 makropozesuaren epaiak sei urteko kartzela zigorra ezarri zion kazetariari. Lehenik Salamancan eta gero Kordoban, espainiar errepresioa sufritu ostean, etxera bueltan den gure kideari LABetik ongi etorririk beroena eman nahi diogu. Ongi etorri Teresa!

INFO7: EITBko langileak ere protestan lan hitzarmenaren defentsan

http://www.info7.com/wp-content/themes/salmon/images/info7_logo.png

Eguerdian, Bilbon, Epaitegi Nagusiaren aurrean eta arratsaldean EITBren egoitzaren aurrean, EITB taldeko langileek protestak egin dituzte lan hitzarmenen defentsan. Guk, LAB sindikatuko Jon Otegirekin hitz egin dugu irrati eta telebista kate publikoan bizi duten egoera zertan den bertatik-bertara ezagutzeko.

Epaitegiaren eta Administrazio Kontseiluaren aurrean kontzentrazioak: Zuzendaritzak bere zaindariak bidali dizkigu

Goizeko 11:30etan Bilboko Auzitegi Nagusiaren aurrean egin dugu kontzentrazioa EITBko langile batzordeetako ordezkariok. Eguerdian ETBko Batzordeak sartutako salaketa epaitzen zen bertan, hain zuzen ere zuzendaritzak lan hitzarmena haustea erabaki zuelako. 2008ko negoziazioetan heriotza edo erretiroagatik hutsik gelditzen zen lanpostu bakoitzeko beste batekin ordezkatzea adostu genuen langileok eta zuzendaritzak. Zuzendaritzak ez du hitza bete, eta ez betetzeko asmoa jakinarazi digu.

Irudi gehiago ikusteko klik irudian

Asteartea 26an 11:30etan eta 16:15etan EITBko langileen kontzentrazioak Bilbon

LAN HITZARMENAK DEFENDATUZ

Datorren asteartea 26an ETBko lan hitzarmena urratzeagatik Bilbon dagoen EAEko Epaitegi Nagusian epaiketa dagoela eta, 11:30etan egingo dugu kontzentrazioa epaitegien aurrean (Albia lorategiak).
 
Egun berean, arratsaldean EITBko administrazio kontseiluaren bilera dela eta mobilizazioa errepikatuko dugu EITBren egoitzan 16:15etan.

Gasteizko EITBren eta Lehendakaritzaren egoitzen aurrean kontzentratu gara gaur

«Lan hitzarmenak defendatuz» pankartaren atzean bi kontzentrazio egin ditugu gaur EITBko berrogeitik gora lagunek Gasteizen. Lehena 11:00etan EITBren egoitzaren aurrean, eta ondoren hurbil dagoen Lehendakaritzaren egoitzaraino joan gara beste ordu erdiz jarraitzeko. (Argazki gehiago ikusteko klik irudietan)

Zuzendaritzak oraindik ere ez ditu ETB, EI eta EITBko Lan Hitzarmenen indarraldiak berri batek ordezkatu arte bermatzeko konpromisorik hartu, eta mobilizazio egutegiarekin jarraituko dugu.

Datorren asteartea 26an ETBko lan hitzarmena urratzeagatik Bilbon dagoen EAEko Epaitegi Nagusian epaiketa dagoela eta, 11:30etan egingo dugu kontzentrazioa. Egun berean, arratsaldean EITBko administrazio kontseiluaren bilera dela eta mobilizazioa errepikatuko dugu EITBren egoitzan.

BERRIA: Papertxoa ikusi arte

EITB osatzen duten talde guztietako langile batzorde eta sindikatuek lan hitzarmenak defendatzeko batu dira. Berria sinatu artean aurrekoa indarrean mantentzea nahi dute.

Gutxitan gertatu izan da. Ez da oso ohikoa izaten. EITB osatzen duten talde guztiek zeinek bere lan hitzarmenak, estrategiak eta lan ordezkaritzak dituzte. Oraingoan, baina, denak elkartu dira, helburu berbera buruan: lan hitzarmenak defendatzea. Horien alde egiteko, urriaren 18an hasi zuten mobilizazio kanpaina. EITBko langile batzorde eta sindikatu guztiak batu dira protesta ekintzetara. Herenegun, EITBko Bilboko egoitzan atera ziren kalera. Mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dute; asteartean, Gasteizko egoitzan bilduko dira. 

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren arabera EITBk kontratazioetan legea urratzen jarraitzen du

Logo de Herri - Kontuen Euskal Epaitegia ( Tribunal Vasco de Cuentas Públicas )Hemen duzue Herri Kontuen Euskal Epaitegiak atera berri duen 2011ko txostena. Oraindik aztertu ez badugu ere, epaitegiak berak kaleratutako oharraren arabera zuzendaritzak kontratazioetan lege hauste larriak egiten jarraitzen duela antzemanten da:

«Langileriari dagokionez, HKEEk azpimarratu du 2011ko ekitaldian zuzendaritzako lanpostu funtzionaletarako irispidea 5 pertsonak izan dutela Erakundearen sorrera legeak aurreikusten duen “profesionaltasun” kontzeptua baliatuta; horietatik 3k ez zuten aldez aurretik kontratu-loturarik erakundearekin, ez eta goi kargudun kontraturik ere; honenbestez, lan kontratu finkoak egin zaizkie merezimendu eta gaitasun printzipioak batere bete gabe, aipatutako Legeak agintzen duen moduan.»

Asteartea 19a 11:00etan EITBko langileen kontzentrazioa Gasteizen

AZAROAREN 19a asteartean 11:00tan EITBko langileen kontzentrazioa
Gasteizko egoitzaren aurrean

LAN HITZARMENAK DEFENDATUZ

 

Zuzendaritzak gaia sorgin-gurpilean mantentzen du, proposamenak gora eta behera, baina langileok behin eta berriz argi eta garbi eskatu dioguna jaso gabe oraindik: hitzarmen berria adostu arte sinatutako azkenak indarrean jarraituko duela alegia.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS