Hemen zaude

EITBn ere Martxoaren 8an Emakumeok* planto!

Kaixo lankide,

Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako deitu duen greba feministarekin bat egin du LABek ere.

Izan ere, 7.680 arrazoi baino gehiago ditugu planto egiteko: emakumeen eta gizonen arteko soldata ezberdintasunak, jazarpen sexuala, soldatapeko lanaren prekarizazioa eta soldatarik gabeko lanen aitortzarik eza,  zaintza lanen banaketa ez justua, kontziliazio  neurri iruzurtiak eta jaiotza sustatzeko politika atzerakoiak…. Eta gaur egungo sistemak emakumeon osasunean, pentsioetan, eta finean, gure bizi baldintzetan ezartzen dituen mugak, besteak beste.

Ikusten duzunez, Mugimendu Feministak deitutako greba empresa mundutik haratago joango da, eta zaintza alorrean, ikastetxeetan eta kontsumo esparruan ere eragingo du.

Lanuzteak goizean (11:00etatik 15:00etara) eta arratsaldean (18:00etatik 22:00etara) izango dira.

Greba feminista EiTBn nola jorratu erabakitzeko, asanblada irekiak izango dira datorren astean gure egoitzetan, langile guztion artean dudak argitu eta martxoaren 8an zer egin erabakitzeko. LABetik bat egiten dugu asanbladekin, eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. Laster izango duzue deialdien berri!

Emakumeok martxoaren 8an planto egitera goaz!

EranskinaTamaina
PDF icon INFO LAB93.82 KB
PDF icon Manifestua524.27 KB
PDF icon Gizonezkoek nola parte hartu18.08 KB