Euskal Herriaren eta langileon eskubideen ukazioaren ikurra den Espainiako erregeak urteroko gabonetako mezua ETBk aurten ere emitituko duela erabaki du zuzendaritzak.
Hori dela eta, EHBILDUk kontzentrazioa deitu du
bihar, abenduaren 24 astelehenean, goizeko 11:00tan Bilboko EITBren egoitzaren aurrean.
Deialdia azken momentuan erabaki behar izanak bere zabalpena ematea ere eragotzi egiten digula kontutan edukita, ahal duzuen langile guztioi
hitzorduarekin bat egin dezazuen gonbidatzen zaitugu.
Inposiziorik ez, euskal langileok burujabetza!
EH Bilduk elkarretaratzea deitu du abenduaren 24rako, erregearen
Koalizioak EAJri leporatu dio "Eusko Legebiltzarra mutu utz izana" eta esan du jeltzaleek ganberako Erregelamendua erabili dutela mezuaren emisioa bertan behera ez uzteko. "Borondate kontua da. Oztopo normatiboak ezin dira aitzakia izan ganberak mezuaren aurkako ebazpena ez egiteko", salatu du Mintegik.
EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaile Laura Mintegik prentsaurrekoa eman du gaur Bilbon, koalizioaren izenean. EH Bilduk elkarretaratzea deitu du abenduaren 24rako 11:00etan, Bilboko EiTBren egoitza aurrean, Espainiako erregearen mezua telebista publikoan emititzearen aurka. Mintegiren hitzetan, mezua ematea "lekuz kanpo dago, anakronikoa da eta ez dator bat gaur egungo gizarteak nahi duenarekin. Gainera, ez dio elkarbizitzari mesede egiten".
Mintegik gai honen harira koalizioak Legebiltzarrean eman dituen urratsak azaldu ditu, EiTBko zuzendari nagusi Alberto Suriori, erregearen mezua bertan behera uzteko eskatzeko. "Bide guztiak jorratu ditugu, bai Legebiltzarrean eta baita Legebiltzarretik kanpo", esan du. EAJri leporatu dio "oztopoak" jarri izana EAEko ordezkaritza politikoa dagoen ganberan. Bestalde, EH Bilduk gutuna ere idatzi zion Suriori, bere iritzia jakinarazteko. "Jakin badakigu EAJk ere idatzi diola gutuna. Beraz, zuzendariak bere mahai gainean ditu biak, EAJrena eta gurea, eta bi indarren artean 48 legebiltzarkide ordezkatzen ditugu, Legebiltzarrean 75 eserleku daudelarik", gaineratu du.
EAJk jarritako oztopo parlamentarioen harira esan du "erregelamenduek eta zailtasun administratiboek" ezin dezaketela "ahots gabe utzi Legebiltzarra". Horregatik salatu du, "EAJk Legebiltzarra mutu utzi duela". "Mezua ez emititzea ez da arazo juridiko edo legal bat; erabaki politikoa da, argi eta garbi. EAJk borondate politikoa izan balu, erregea ez litzateke ETBn izango", leporatu dio.
Mintegik bere interbentzioa bukatu du EiTBko zuzendaritzari gizartearekiko errespetu gehiago izatea eskatuz. EAJri ere zuzendu zaio: "ausardia gehiago eskatzen diogu herritarren iritzia gauzatzeko eta herri honek gehiengoz hartzen dituen erabakiak betetzeko".
http://ehbildu.net/eu/albisteak/1387-eh-bilduk-elkarretaratzea-deitu-du-abenduaren-24rako-erregearen-mezua-etbn-ere-emititzearen-aurka-protestatzeko
EH Bildu ha convocado una concentración el 24 contra la emisión
EH Bildu ha convocado una concentración el 24 contra la emisión del mensaje del rey de España en ETB
EH Bilduk erregearen mezuaren harira ausardia gehiago eskatu dio
EH Bilduk erregearen mezuaren harira ausardia gehiago eskatu dio EAJri
«Mezua ez ematea ez da arazo juridikoa, erabaki politikoa da; argi eta garbi. EAJk borondate politikoa izan balu, erregea ez litzateke ETBn izango». Hala mintzatu zen atzo Laura Mintegi. Koldo Mediavilla EAJko ordezkariak erabakia EITBko zuzendari nagusiari dagokiola defendatu du.
EH Bildu koalizioak kontzentrazio bat deitu du biharko, Bilboko EITBren egoitza aurrean, Estatu espainoleko erregearen mezua telebista publikoan emititzearen aurka protesta egiteko. Laura Mintegiren hitzetan, «mezua ematea lekuz kanpo dago, anakronikoa da eta ez dator bat egun gizarteak nahi duenarekin. Gainera, ez dio elkarbizitzari mesede egiten».
Atzo egindako agerraldian, EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaile Laura Mintegik gai honen harira EITBko zuzendari nagusi Alberto Suriori erregearen mezua ez emateko eskatzeko eman dituzten urratsak azaldu zituen. «Bide guztiak jorratu ditugu, bai Legebiltzarrean bai Legebiltzarretik kanpo», nabarmendu zuen. Hain zuzen ere, Legebiltzarraren kasuan, EAJri leporatu zion «oztopoak» jarri izana aurrerapausoak emateko. Bestalde, EH Bilduk gutuna ere idatzi zion Suriori, bere iritzia jakinarazteko. «Jakin badakigu EAJk ere idatzi ziola gutuna Suriori. Beraz, zuzendariak bere mahai gainean ditu biak, EAJrena eta gurea, eta bi indarron artean 48 legebiltzarkide ordezkatzen ditugu», gaineratu zuen.
EAJk Legebiltzarrean jarritako oztopoen harira, argi hitz egin zuen Mintegik: «Erregelamenduek eta zailtasun administratiboek ezin dezakete Legebiltzarra ahots gabe utzi». Horregatik, salaketa gogorra egin zuen: «EAJk Legebiltzarra mutu utzi du. Mezua ez ematea ez da arazo juridikoa, erabaki politikoa da; argi eta garbi. EAJk borondate politikoa izan balu, erregea ez litzateke ETBn izango», leporatu zion.
Mintegik EITBko zuzendaritzari gizartearekiko errespetu gehiago izateko ere eskatu zion. EAJri ere zuzendu zitzaion: «Ausardia gehiago eskatzen diogu herritarren iritzia gauzatzeko eta herri honek gehiengoz hartzen dituen erabakiak betetzeko».
Koldo Mediavilla Euzkadi Buru Batzarreko Arlo Instituzionaleko arduradunak ere auziari buruz idatzi zuen atzo «Deia» egunkarian. Azaldu zuenez, EITBko administrazio kontseiluko kide zenean, erregearen mezua «beste kate batzuetan» entzun daitekeela, eta, beraz, «gure telebistan» emateak ez duela «inolako balio gehigarririk» sortzen defendatu zuen. Salatu zuenez, Borboiaren diskurtsoa eman behar den edo ez erabakitzea Legebiltzarrari dagokiola defendatu izan dute uneren batean edo bestean EH Bildu, PP eta PSOEk, «baina azken erabakia zuzendari orokorrarena da». Eta Alberto Suriok, erabakitzeko gaitasuna duenak, «Legebiltzarrak eskatuz gero, proposamena onartuko lukeela esan zuen. Halakoa da komunikabide publikoen `independentzia', Legebiltzarraren programazioaren baitan dagoena», amaitu zuen Mediavillak.
http://gara.naiz.info/paperezkoa/20121223/379327/eu/EH-Bilduk-erregearen-mezuaren-harira-ausardia-gehiago-eskatu-dio-EAJri
Mintegi: «Erabaki politikoa da Espainiako erregea EITBn izatea»