Hemen zaude

BERRIA: Zigor espedientea jarri diete ETB hartzeko hedagailua ipini zutenei

Carmen Alba Orduna Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak hartu du zigor neurria


EAko militanteek ordaindu zuten Iruñerrian ETB LTD bidez hartzeko hedagailua. / LANDER FDZ. ARROIABE / ARGAZKI PRESS

 

Zigor espediente bat zabaldu du Espainiako Gobernuak ETB Iruñerrian LTD lurreko telebista digitalean ikusteko Erreniegan hedagailu bat jarri zutenen kontra, hedagailua baimenik gabe ipini zutela argudiatuta. Carmen Alba Orduna Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak hartu du neurria.

EAko militante batzuek jarri zuten dirua —11.000 euro— duela aste batzuk Erreniegan hedagailua paratzeko. Halaber, EAko ordezkariek «gezurretan ibiltzea» egotzi zieten Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, eta ardurak hartzeko eskatu zieten. «Arazoa ez da ekonomikoa: arazoa borondate falta da», adierazi zuen urtarrilaren 11n Maiorga Ramirez Nafarroako EAko koordinatzaileak. EAk hilabete eman zion Nafarroako Gobernuari lurralde osoan hedagailuak jarri eta mantentze lana ziurta zezan. Kostu osoa 40.000 eurokoa izango zela iragarri zuten.


EAk agerraldia egin eta hurrengo egunean, Nafarroako Gobernuak erantzun egin zion. Kultura, Turismo eta Erakundeen Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sanchez de Muniainek adierazi zuen EAren ekinaldia «legez kanpokoa, pirata eta narraskeria» zela. Halaber, «lehenbailehen legea betetzeko» eskatu zion Espainiako Industria Ministerioari. Hilabete pasatu ostean, Nafarroako Gobernuaren eskaera hori bete du Espainiako Gobernuak zabaldutako zigor espedientearekin. 

Maiorga Ramirezek «eskandalagarritzat» jo zuen Juan Luis Sanchez de Muniain kontseilariaren agerraldia, eta haren dimisioa eskatu zuen. «Zuek zarete arduradunak, eta herritarrak engainatu dituzue». Nafarroa Baik eta Ezkerrak ere oso kezkagarritzat jo zituzten Sanchez de Muniainen adierazpenak. PSNk adierazi zuen ETB Nafarroan ikus dadila nahi duela, baina orain arte ez du inolako neurririk hartu horretarako.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak jarri duen zigor espedientearekin, esan daiteke aferak luze jo dezakeela eta konponbiderako asmo gutxi dutela Nafarroako Gobernuak zein Espainiakoak. Nafarroako EAk gaur emango du zigor espedientearen gaineko iritzia.

Nafarroan ez dago ETB LTD bidez ikusterik, eta ekainaren 30etik aurrera seinale analogikoa betiko itzali beharko du ETBk. Hala, hedagailuak jarri ezean, inon ez da ikusi ahalko ETB lurraldean.

Akordioak bete gabe

2009. urteko uztailean, protokolo baten bidez ETB1 eta ETB2 LTD bidez ikusi ahal izatea hitzartu zuten Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta orduko Nafarroako Gobernuko lehendakari Miguel Sanzek. Kostu ekonomikoa milioi bat eurokoa dela argudiatuta, ordea, Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzak ordaintzea nahi du, eta alderantziz.

2010eko ekainean, Nafarroako Parlamentua ETB3 eta ETB4 LTD bidez Nafarroan ikustearen alde agertu zen; Nafarroan ez dago ETB3 ikusterik, haur programazioa euskaraz duen ka- tea.

Iazko urrian, halaber, beste mozio bat onartu zuen parlamentu nafarrak PSN, Bildu, NaBai eta Ezkerraren aldeko botoekin: Nafarroako Parlamentuak foru gobernuari eskatzen dio Jaurlaritzarekin negoziazioak egiteko bidea erraztu dezala.

Madrilgo gorteetan, bestalde, legegintzaldi honetan eztabaidatuko dute Mugarik Gabeko Telebista herri ekimen legegilea, irailaren 13an tramiterako onartu ostean.

URTZI URKIZU - BERRIA 2012.02.10

http://paperekoa.berria.info/agenda/2012-02-10/030/001/zigor_espedientea_jarri_diete_etb_hartzeko_hedagailua_ipini_zutenei.htm

 

 

El Gobierno español inicia el expediente contra el repetidor no autorizado de ETB

El Gobierno español ha iniciado un expediente sancionador en relación con la instalación en El Perdón de un repetidor no autorizado colocado con la finalidad de captar la Televisión Digital Terrestre y sintonizar así ETB en Nafarroa. Así lo señaló la delegación del Gobierno en Nafarroa, cuya titular, Carmen Alba, trasladó al Ministerio de Industria documentación sobre la colocación de la antena para que se adopten las medidas oportunas.

La antena, que desde hace un mes permite la captación por TDT de ETB en buena parte de Iruñerria, fue instalada gracias a la aportación económica de militantes de Eusko Alkartasuna, según señaló Maiorga Ramirez.

Al respecto, la delegación del Gobierno español señala que, tras conversaciones con representantes de las administraciones públicas competentes y después de que se diera traslado al Ministerio de Industria de la documentación precisa acerca del repetidor de televisión, la Administración del Estado continúa con el procedimiento e inicia el correspondiente expediente sancionador sin que ello suponga prejuzgar su resultado.

22.000 euros para Gaztañaga

Por su parte, el portal de internet Vanitatis publicó ayer que Patricia Gaztañaga recibe 22.000 euros mensuales por presentar el programa “Voy a mil” en ETB. Según señalaron en esta publicación digital, «esta cantidad es la más alta que va a percibir ningún presentador de la cadena y es el contrato más elevado que se firma en ETB desde la llegada a la dirección general de Alberto Surio en 2009».

GARA | 2012.02.10

http://www.gara.net/paperezkoa/20120210/321268/eu/El-Gobierno-espanol-inicia-expediente-contra-repetidor-no-autorizado-ETB-