Hemen zaude

EITBko sindikatuak zuzendaritzarekin bildu dira gaur

LAB, ELA eta KLBk ateratako oharra eta prentsa bilduma txertaturik
Kaixo guztioi.

Gaur 11:30etan EITB taldeko lantokietako LAB, ELA eta KLBko ordezkariak zuzendaritzarekin bildu dira, azken aldi honetan hainbat komunikabidetan
plazaratu izan diren informazioak zehazteko. Oro har, zuzendaritzak ez du zehaztasun gehiagorik eman asteburuan dagoeneko Vocentori eskainitako elkarrizketatik haratago. Sindikatuen arteko oharra prestatzen ari diren bitartean, hemen duzue LABetik egiten dugun bat-bateko laburpen azkarra:

- Kultura Sailaren txostena izan dela. Zuzendaritzaren aburuz metodologia gabeziak ditu. Txosten gehiago dago, baina hau omen da gai honetaz mahai gainean duten txosten bakarra.

- 2012-2015 Programa Kontratua eta 2012ko Aurrekontuen negoziazioarekin dabiltza. Halere, oraindik ez omen dute batere garbi 2012ko aurrekontua. Kulturan %11.5eko murrizketa dago, eta seguruenik EITBn berdin eragingo digu.

- EPE (Enplegu Publikoaren Eskaintza): Irratietan oraindik ez dute sindikatuekin negoziatu, baina Inspekzioak derrigortutakoetatik, 60 lanpostu soilik ateratzeko asmoa eta 20 amortizatu, aurrekoan egindako proposamenari eutsiz. ETBko deialdiak aurrera jarraitzen du.

- Aurrejubilazioak: aztertu behar. Data eta dirurik ez.

- Plantilla EITB osorako aurrekontuetan 979koa onartuta badago ere, dezente gaindituta dagoela. Asmoa 2011-2012an kopuru horretara itzultzea. Neurri honek ebentualitatea murriztea dakar.

- Sindikatuekin batera gestoreen sistema aztertzeko prest. Ez du esan nahi amaitzeko bertan behera uzteko asmorik dutenik, aztertzeko baizik.
(LABek bere proposamena laster plazaratuko du)

- Miramon ixteko inolako asmorik ez badute ere, adituek bestelako kudeaketa hobesten omen dutela. Azpikontratazioarena alegia. LABek,
erantzuna ez-garbitzat jotzeaz gain, kezka adierazi du azken finean Miramon oso azpi-erabilita dagoelako azken aldian.

Esan bezala, geure proposamena zehazteaz gain, langile batzordeetan ere jorratuko dugu gaia.

LAB - EITB

EITB-ko Zuzendaritza eta sindikatuen arteko bilera

Gaur, irailak 13, EITBko egoerari buruzko azken berriak argitzeko bilera egin dugu Zuzendaritza eta sindikatuon artean.
Zuzendaritzak azpimarratu du joan den astean hainbat hedabidetan zabaldu den txostena ez dela berak Jaurlaritzarekin Kontratu Programa negoziatzeko erabiliko duen Bide Orria.
Blanca Urgell eta Alberto Suriok berak adierazi dutenaren haritik, zera esan dute gaurko batzarrean: ez dela kaleratzerik izango, Miramon ez dela itxiko eta Radio Vitoria ere ez.
Gerenteak beste behin esan du 2013an EITBrako nahi duten plantila Eusko Legebiltzarrak 2010rako baimendutakoa dela, alegia 970 ingurukoa. Alde horretatik, behin-behinekotasuna mugatu beharra dagoela esan du gerenteak. Hitzetik hortzera ibili diren aurre jubilazioen gainean, berriz, azaldu du izan litekeela irtenbidea. Hala ere, izango lukeen kostua eta beharko litzatekeen finantzazioa oraindik ere aztertu gabe dauzkate.
Era berean, gaur egungo gestoreen sistema berrikusteko prest daudela esan du Quintanilla jaunak.
Bestetik, Jaurlaritzako Kultura saileko aurrekontuetan datorren urtean ehuneko 11,5eko murrizketa izango duela aurreratu du zuzendaritzak. EITBko aurrekontuak ildo horretatik joango dira.

EITB-KO LAB, ELA eta KLB

Reunión entre Dirección y sindicatos de EiTB

Dirección y sindicatos noes hemos reunido esta mañana para aclarar las últimas noticias sobre la situación de Eitb.
La Dirección ha subrayado que las recomendaciones recogidas en el informe que se ha publicado en varios medios no son la hoja de ruta que se va a plantear a la Consejería de Cultura en la negociación del futuro Contrato Programa 2012-2015.
En la línea de las declaraciones públicas realizadas por Blanca Urgell y el mismo Alberto Surio , el Director general ha insistido en que no habrá despidos ni cierres de Miramón o Radio Vitoria.
El Gerente , como ya nos trasladara en marzo , ha reiterado que el objetivo es que en el año 2013 la plantilla de EiTB sea la autorizada por el parlamento para el 2010, es decir, entorno a los 979 trabajadores. Para lograrlo plantean la reducción de la eventualidad y prejubilaciones. Respecto de estas últimas debemos destacar que la Dirección no cuenta con datos sobre el número su coste ni su financiaciónb. En sus propias palabras es una asunto que esta más que verde.
Por otro lado se han comprometido a realizar una evaluación del sistema de gestores implantado en la casa.
Para acabar se no ha anunciado que el recrote presupuestario para el próximo año estará en consonancia con el que se va a aplicar en el Dto de Cultura, alrededor de un 11,5 %

ELA-LAB y KLB de eitb