Gaur urtebete Maite Iturbe EITBko zuzendari izendatu zuten Eusko Legebiltzarrean. Euskarazko programazioa indartu, eta saio mordoa estreinatu dituzte ETB1en urtebetean. Murrizketen eraginek, ordea, lan gatazka ugari piztu dituzte.
Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak urtebete bete du gaur karguan. Zuzendaritza hartzean jakitun zen ez zuela lan erraza izango; 123 milioi euro inguruko aurrekontuarekin —%11ko sarrera gutxiago—, ezinbestean murrizketak izan ditu hedabideak, eta horiek hainbat lan gatazka piztu dituzte. Liskar politikoek ere astindu dute zuzendariaren jarduna. Politika kontuez harago, ikusle kopuruari eutsi dio telebista publikoak; 2013. urteko ikusle-kuota 2012koaren antzekoa izan da: %13,1. Gainera, orain hamabi hilabete iragarritako euskarazko edukien aldeko apustua bete du: saio mordoa estreinatu dituzte, eta egunero ia hamar orduko programazioa propioa du ETB1ek.
Hautsak harrotu ditu Iñaki Oyarzabal PPkoak EITBko kazetarien kontra adierazitakoak. PP ez dabil bakarrik, dena den, zeregin horietan, PSE eta UPyD bidelagun baititu EITBren inguruko kritikan. Lortu duten bakarra, ordea, unionismoak orokorrean duen ezintasuna agerian uztea izan da, EITBn PP asaldatzeko moduko ezer ere ez delako gertatu. Jarrera horien atzean helburu zehatzak daude eta, EITBren jarrera ikusirik, unionistei ez doakie hain gaizki ere.
Mihiluze telebista programaren atal baten izena birziklatuz, saio berri bat jarri du martxan Kike Amunarrizek eta bere taldekideek, ETB1en. Azarotik hona lortutako tokia, metatutako audientzia eta eskuratutako Argia Saria dira Tribuaren berbaken arrakastaren lekukorik garbienak. Saioa oso ondo dago.
EITBko atzoko kontrol batzordean, hedabide publikoaren ildo editorialari eta edukiei buruz eztabaidatu zuten. Alderdi politikoen artean tirabira ugari sortu ohi ditu Euskal Telebistaren jardunak, eta atzokoa ez zen salbuespena izan. Alderdi politikoen ordezkariak ez ziren ezer adosteko gai izan, eta hedabide publikoko langileak kritikatu zituzten.
INTERNET. M4F enpresa hartzekodunen lehiaketan sartu da. Horrela adierazi du M4F borrokan plataformak. Ekoiztetxeak eitb.com atariko edukiak kudeatzen ditu. Enplegua erregulatzeko espediente bat aurkeztu zuen zuzendaritzak ekainean; M4Fko 31 laguni eragiten dio. 27 langile kaleratzea eta beste lauri lanaldia erdira murriztea, eta gainontzekoen soldatak jaistea aurreikusten zuen enplegu erregulazioak.
Oso interesgarria da Garazik Miel A. Elustondok gidatutako elkarrizketan esaten dituenak. Bereziki gustatu zaizkit etorkizuneko telebistari buruz esaten dituenak. Programazio-tauletara mugatuta egotea baino, ikus-entzuleek gura dutena, gura duten momentuan eta gura duten aparailuaren bidez erabiltzeko joera nagusituko dela. Telebista ikustea autonomia osoz norberak gidatuko duen esperientzia izatea dela bidea. Horretan daude telebista gehienak, nahieran bezalakoen bidez eta aplikazioak eta telebista adimentsuaren bidez.
Arau-hauste administratiboa eman zen, Ortuzarren taldeak abiatutako kudeaketa ereduak arrisku handian jarri ahal izan zuen komunikabide publikoa, eta legean hutsune kezkagarriak antzematen dira.
Unai Urruzunok EiTB EAJren zerbitzura jartzea egotzi dio Maite Iturbe buru duen zuzendaritzari. "Albistegietan alderdiei emandako denboraren banaketak argi erakusten du EiTBk laugarren indar politikoa bagina bezala tratatzen gaituela". Telebistako eta irratietako zuzendarien agerraldiak eskatu ditu EH Bilduk.
Yolanda Barcinaren gobernuaren jarrera salatu dute taldeek, UPNk eta PPNk izan ezik
Nafarroako Parlamentuko talde gehienek EITBren digitalizazioa eskatzeko agiria onartu zuten atzo. Yolanda Barcinaren gobernuak izandako jarrera salatu dute adostutako testuan. Lurreko telebista digitala jartzeko behin betiko konponbidea topatu arte, Nafarroan EITB digitalizatzeko eskatu dute.
EiTBk Nafarroan TDT bidez emititu ahal izan dezan lantaldea osatzea adostu dute Lakuako eta Nafarroako gobernuek. UPNren arabera, Iñigo Urkulluk Yolanda Barcinari jakinarazi dio sare analogikoaren digitalizazio prozesua bertan behera utzi dela.
Erreniegako eta Ezkabako hedagailuen seinalea digitalizatu du EITBk, Iruñerrian ikusi ahal izateko
Iruñerrian EITB lurreko telebista digital (LTD) bidez ikus daiteke gaurtik, EITBk atzo jakinarazi zuen arabera. Euskal Telebistak Erreniega eta Ezkabako hedagailuak digitalizatu ditu, Iruñerriko biztanleek ETB1, ETB2, ETB3 eta ETBK Sat kateak LTD bidez ikusi ahal izateko. EITBk azaldu duenez, seinalea pixkanaka Nafarroa osora hedatuz joango da. Lehen urrats gisa, Nafarroako lurraldearen erdira zabaldu du seinalea. Nafarroako Parlamentuak sarea digitalizatzeko eskaera egin zion EITBri iragan urriaren 25an, behin behineko irtenbide gisa.
«Iparraldearen Orena» kendu zenetik eguneroko berriak izateko aukera desagertu dela deritzo «Goazen aintzina»-k. Ipar zein Hego Euskal Herriko euskaldunentzat albisteak telebistaz jasotzea «premiazkotzat» jota, eskaintza hori berma dezatela eskatu diote EITB eta EEPri.
Iragan azaroaren 28ko ETB1eko Debatea saioan euskal preso ohiei eginiko ongietorriak izan zituzten eztabaidagai, Espainiako Gobernuaren ordezkariak eginiko salaketaren harira. Preso ohiei eginiko ongietorrien hainbat irudi erakutsi zituzten saioan. EH Bilduk salatu du «egungo errealitate politikotik oso urrunekoak» zirela irudiok. Izan ere, Mikel Sarasketari 1998an espetxetik atera ondoren eginiko irudiak eman zituzten. «Gaur egungoak balira bezala erakutsi zituzten, duela hamabost urtekoak zirela abisatu gabe», azaldu du EH Bilduk.
Los sindicatos amenazan con una huelga por la situación laboral, mientras los partidos de la oposición aumentan sus críticas a la dirección de Maite Iturbe
Hemen duzue Herri Kontuen Euskal Epaitegiak atera berri duen 2011ko txostena. Oraindik aztertu ez badugu ere, epaitegiak berak kaleratutako oharraren arabera zuzendaritzak kontratazioetan lege hauste larriak egiten jarraitzen duela antzemanten da:
«Langileriari dagokionez, HKEEk azpimarratu du 2011ko ekitaldian zuzendaritzako lanpostu funtzionaletarako irispidea 5 pertsonak izan dutela Erakundearen sorrera legeak aurreikusten duen “profesionaltasun” kontzeptua baliatuta; horietatik 3k ez zuten aldez aurretik kontratu-loturarik erakundearekin, ez eta goi kargudun kontraturik ere; honenbestez, lan kontratu finkoak egin zaizkie merezimendu eta gaitasun printzipioak batere bete gabe, aipatutako Legeak agintzen duen moduan.»
Joxe Inazio Basterretxea (Galdakao, 1959) informazio zientzietako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ederto ezagutzen ditu EITBren nondik norakoak, eta ez soilki hango administrazio kontseiluan emandako denboragatik; hainbat lan argitaratu ditu EITBren eta, oro har, telebista publikoaren inguruan.
Pobrezia handitzen ari denean luxuzko etxeak erakusten dituen saio bat egitea «iraingarria» dela salatu dute
EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean EiTBko zuzendaritza nagusiari Ongi etorri saioa programaziotik betiko kentzeko eskatzeko. Ongi etorri saioak luxuzko etxeak erakusten ditu, besteak beste. Hori dela eta, saioak «etika falta izugarria» duela, salatu du Estitxu Breñas EH Bildu taldeko legebiltzarkideak.
UPN y PPN se abstienen a la iniciativa de Geroa Bai, que apoyan PSN, Bildu e I-E
El pleno del Parlamento navarro aprobó ayer una moción, impulsada por Geroa Bai, que insta a EITB a digitalizar la red analógica existente por un periodo transitorio en tanto se regularice la solución definitiva. La iniciativa salió adelante gracias al apoyo de PSN, Bildu, Aralar e Izquierda-Ezkerra (I-E), mientras que UPN y PPN se abstuvieron.
EH Bilduk EiTBko zuzendaritzak aurkeztutako aurrekontuen aurka egin du. "Atzera egitea eta jarrera inmobilistekin bat egitea" egotzi dio EAJri, erakundearen plan estrategikoan ETAri buruzko aipamena egiteagatik.
Atzo EITBko Administrazio Kontseiluaren bilera egin zen. Gai nagusia 2014ko aurrekontuen onarpena izan zen, eta horretarako beharrezkoak diren bozken 2/3ak ez zituen jaso, beraz onartu gabe joango dira Eusko Jaurlaritzara Gasteizko parlamentuak EAEko aurrekontu orokorrekin batera bozka ditzan.
'Sin ir mas lejos' Klaudio Landak aurkezten duen programan parte hartzekoa zen, baina elastiko "kantosoegia" zuela esan diote ekoiztetxekoek.
Herrira-ren kolore bilakatu den elastiko urdina, euskal presoak Euskal Herrira irudikatzen duen irudia daramana, hitzik gabekoa. Hori jantzita iritsi da Galder Gonzalez ETB2ko platora, egunotako gertakariak salatzeko. Zertaz hitz egin behar duten jakinarazi diote aurretik: Herrira-ren kontrako polizia operazioa izango da gaietako bat, beste gaietako bat, faxismoaren hazkundea Europan. Galder Gonzalezek berak hauxe idatzi du bere Twitter kontuan: "Erraza da 'Faxismoaren hazkundea Europan' gaia jartzea eta gero ez onartzea gutxieneko adierazpen askatasunik".
Aurten ere ETB2n Ongi etorri programa hasi dela ikusi dut. Haserre handia eragin du horrek nigan. Gure geografian dauden luxuzko etxeak erakusten dira; lehenago, telebista kate espainolen bateko antzerako programa batean Espainiako luxuzko etxeak erakusten ziren.
Joan den astean, Yamaguchi parkean ginela, ETBko kazetari batzuk «harrapatu» gintuzten, eguraldiaren gaineko zerbait galdegiteko. Erantzun genuen, euskaraz, eta gero eskatu ziguten gauza bera gaztelaniaz esateko, ETB 2rako. Halaxe egin genuen. Gero pentsatu nuen: zergatik eskatu ziguten gauza bera gaztelaniaz esateko? Ezin al zuten eurek itzuli, azpidatziekin? Edo bere horretan eman, nahiz eta ETB2 izan? Mesedez, ETBk ez gaitzala bulkatu gaztelaniaz egitera, horretarako ez dago-eta haren beharrik; bestela ere, egunero beharturik egoten gara mila aldiz gaztelaniaz egitera
Iñaki Garcia Arrizabalaga EITBko kontseiluko kideak ohartarazi du dimisioa aurkeztuko duela
Eztabaida sutsua dago EITBko kontseiluan; ez dira ados jartzen EITBko plan estrategikoak ETAren aipamen zehatza jaso behar duen edo ez. Ondorioz, Iñaki Garcia Arrizabalaga EITBko kontseiluko kideak azken bileraren ostean ohartarazi zuen dimisioa aurkeztuko duela. Efe agentziaren arabera, hurrengo astean eskutitz bat igorriko dio EITBko kontseiluari dimititzeko arrazoiak azaltzeko.