Hemen zaude

EITBko emakumeek planto egin zuten atzo #M8an

EITBn emakumeen gehiengoak bat egin dugu Martxoaren 8ko plantoarekin eta EITB osoko egunerokotasuna aldatzea lortu dugu maila handian. EITB.EUSeko emakumeen %100ak planto egin du, eta Irratietan zein Telebistan zerbitzu minimoetatik kanpo zeuden ia emakume guztiek ere bat egin dute lanuztearekin.

Martxoaren 8ko aldarrikapenei oihartzuna  emateaz gain, greba feministak EITBn lan egiten dugun emakumeon arteko sarea ehuntzeko ere balio izan du, etorkizuneko elkarlanerako oinarriak ezarriz.

ETB-Bilbo:
· Programazioan, greba tarteetan ez da zuzeneko programarik egongo.
· Goizean «En Jake» ez da egon
· Arratsaldean «Lo Que Está Pasando» 18:00etan bukatu da
· «Atera kontuak» ez da egon

EITB-Miramon:
· 100 emakumek parte hartu dute

EITB.EUS:
Emakume guztiek egin dute. Horretarako gizonezko batzukeuren burua aurkeztu dute zerbitzu minimoak egiteko

EITB-Gasteiz:
· Emakume guztiek egin dute planto