Hemen zaude

Eusko Irratiko zuzendaritzak ez du bete nahi plantila erregularizatzeko adostutakoa

Eusko Irratiko LABek egiaztatu du,  Eusko Irratiko zuzendaritzak ez duela bete nahi plantila erregularizatzeko 2014an adostutako akordioa. Kosta ahala kosta, zuzendaritzak akordioa urratzeraino babestu ditu EIn kontratu mugagabe ez finkoarekin gelditzen diren langileak; erabaki horrek galeraziko du Lan Eskeintza Publikoan (LEP) plaza izateko eskubidea irabazi zutenek, lanpostu hori eskuratu ahal izatea.

Honen guztiaren ondorioz, jokabide hau irmoki salatzearekin batera, Eusko Irratiko LABek  aztergai ditu Epaitegietan eman beharreko urratsak.

Zuzendaritzak argudiatu digu ez duela indarrik,  EITBren berrantolamendua eztabaidagai izango den aldi berrian,  beraien behin behinokotasunetik egiturazko plantilari buruz erabakirik hartzeko. Bitxia da  irratiko egoera, zuzendaritza honek ETBn eta EITBnet-en egiturazko plantilaz negoziatzeko proposamena egin dionean behin eta berriz sindikatu honi.

Etiketa: