Hemen zaude

LABek EITBren kontratazio politika salatzeko kontzentrazioa egin du Bilbon

Gaur azaroaren 27an EITBko langile eta LABeko ordezkari ugarik kontzentrazioa egin dugu Bilboko egoitzaren aurrean kontratazio politika salatzeko eta Pertsonalgo Zuzendariaren kargu-uztea exijitzeko.

Duela hilabete EITBko LABek «pertsonal politikaren azterketa eta salaketa» izeneko txostena argitaratu zuen (paperean eta webgunean duzue). Bertan Zuzendaritzak duen kontratazio politikari buruz honako ondorioak azpimarratzen genituen:

  • Prekarietatean sakontzen du

  • Ilunkeria eta inposizioa

  • Lan poltsak gardenki kudeatzeko zailtasunak

  • Kontrol ideologikoari laguntzen dio

  • Jestore sistemaren taifa erresuma: iluna, adiskidezale, garestia eta antzua

Txostenean ere kontratazio sistema hau kudeatzen duen zuzendaria den Javier Salcedoren kargu-uztea exijitzen genuen. Horrek berez arazoa konponduko ez badu ere, ezinbesteko urratsa da Zuzendaritzak pertsonal politika aldatzea nahi badugu. Eta horretarako borroka guztiak ezinbestekoak dira, epaitegietan, instituzioetan eta kalean ere.

EITBn kontratazioetan iruzurrik ez!

Prekarietaterik ez!

Salcedo kanpora!