Hemen zaude

BERRIA: EAJ, PSE eta PP, EITBn Kutxabanki buruz eztabaida sustatzearen aurka

  • BERRIA: EAJ, PSE eta PP, EITBn Kutxabanki buruz eztabaida sustatzearen aurka

    • PSEk eta PPk diote giza kateak tarte handiegia izan zuela

    • Enplegu Publikoaren Deialdiak bere horretan jarraituko du.

  • GARA: PNV, PSE y PP, en contra de que EiTB fomente el debate Kutxabank

 


 

BERRIA: EAJ, PSE eta PP, EITBn Kutxabanki buruz eztabaida sustatzearen aurka

Eusko Legebiltzarrak ez du onartu EH Bilduren proposamena. PPren testu bat onartu dute

EH Bilduk maiatzaren 12an legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen honako hau eskatzeko: «EITBk susta dezala bere hedabideen bitartez Kutxabanken etorkizunari buruzko eztabaida, horren pribatizazioak eragingo dituen ondorioak gizartean modurik argienean ezagutuak izateko xedez». EITBko Kontrolerako Batzordean eztabaidatu zuten atzo proposamena, eta ez zen aurrera atera. Aurka azaldu ziren EAJ, PSE-EE, PP eta UPD. Talde horiek PPren osoko zuzenketaren alde egin zuten. Horrela dio PPren proposamenak: «Eusko Legebiltzarrak EITBri eskatzen dio, komunikabide publikoa denez, sustatzeko herritarrentzat interesgarriak eta gaur-gaurkoak diren gai guztiei buruzko eztabaidak». EAJko legebiltzarkide Luke Uribe-Etxeberriak esan zuen PPren eskaera «agerikoa» dela: «Pernandoren egia da».

Kutxabanki buruzko eztabaida sustatzeko eskatu zion EH Bilduko legebiltzarkide Unai Urruzunok EITBri, «bankarizazio prozesuaren ondorioez herritarrek iritzi garatu bat izan dezaten». Haren iritziz, Kutxabanken inguruko erabakia «gizartearen bizkar» egin nahi da. «Ezkutatu egin nahi dute, eta horretan bat egin dute EAJk eta PSE-EEk».

PSE-EEko ordezkari Mikel Unzaluren irudikoz, ezin da esan EITBn Kutxabanken gaia ezkutatzen denik: «Badirudi ETBren programazioa baldintzatu nahi dela, eta horrekin ez gaude ados». PPko Iñaki Oiartzabalek ontzat jo zuen EITBn Kutxabanki buruz eztabaidatzea: «ETBn honetaz eta besteaz eztabaida dadila nahi dugu. Ez bakarrik presoez eta erabakitzeko eskubideaz». UPDko Gorka Maneiro legebiltzarkideak proposatu zuen herritarrentzat interesekoak diren gaiak lantzea, «independentzi, objektibotasun, profesionaltasun, pluraltasun eta zorroztasun oinarriak hartuta».

Eztabaida Kutxabankeko aferaz harago joan zen EAJ eta EH Bilduko ordezkarien artean. EAJkoak hala esan zion EH Bildukoari: «EITBk ez du Gara izan behar». EH Bildukoak modu honetan erantzun zion: «EITB batzokia da».

Iturberen azalpenak

Kontrol batzordean Urruzunok Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiari galdetu zion zergatik ez zaion tarterik eskaini Zaratamoko zubiaren aferari —salatu zuen 11 milioi euroko kostua izan duela eta ez dela erabiliko abiadura handiko trenaren ibilbidean—. Iturbek erantzun zion herenegun bertan landu zela gaia albistegian, EH Bilduk jarritako salaketaren harira. «Ez dago inolako presio politikorik», gaineratu zuen.

EH Bilduko legebiltzarkide Lur Etxeberriak, bestalde, ETB zoriondu zuen, «poztekoa delako Cuadrilla busca cita saioa kendu izana». Haren iritziz, hiru gauza on gertatu dira: «Badago masa kritiko bat ETBkoengandik beste zerbait espero duena. ETB mugimendu feministarekin bildu da, eta zuzeneko solaskidetzat aitortu du. Hirugarrenik, berdintasun gaietan hutsune handi bat dagoela ikusi da, eta aukera dago neurri zuzentzaileak hartzeko». Genero unitate bat sortzeko eskatu zion ETBri. Iturbek aitortu zuen programaren aurkako kritikak bazuela indarra: «Baina aukera ikusten genuen saioan estereotipo ez sexistak emateko. Bigarren aukera bat eman nahi izan genion». Gogorarazi zuen saioaren tratamendu osoa ez zuela inork ikusi. «Ez dugu taburik nahi. Ez dezagun zentsura ezarri».

 

PSEk eta PPk diote giza kateak tarte handiegia izan zuela

EITBren administrazio kontseiluan herenegun PSE-EEko eta PPko ordezkariek Maite Iturbe zuzendari nagusiari leporatu zioten Gure Esku Dago-ren giza kateak «gehiegizko informazioa» izan zuela. Bi taldeen ordezkariek Eusko Legebiltzarrera eramango dute kexa hori. EH Bilduko eta LABeko ordezkarien iritziz, EITBren tratamendua «duina» eta «orekatua» izan zen. Iturbek maiatzaren 23tik ekainaren 10era Gure Esku Dago egitasmoak EITBko hedabideetan izan zituen tarteak azaldu zituen.

Bestalde, Eusko Irratiko Zentro Arteko Batzordeak administrazio kontseiluko kideei eskatu die berriz aztertzeko enplegu deialdi publikoa. Deialdiak bere horretan jarraituko du.

Urtzi Urkizu - berria 2014.06.26

GARA: PNV, PSE y PP, en contra de que EiTB fomente el debate Kutxabank

 

Entre los puntos de la agenda parlamentaria de Gasteiz en la jornada de ayer, figuraba uno a través del cual EH Bildu pedía a la dirección de EiTB que realice un esfuerzo mayor por socializar el debate sobre el proceso de bancarización de Kutxabank. Según ha revelado la formación abertzale, «EiTB, siendo un medio de comunicación público, debería atender a las principales preocupaciones de la sociedad, contribuyendo a que la opinión pública obtenga todas las claves en debates públicos como el de Kutxabank». Sin embargo, PNV, PSE y PP han preferido no pedir ningún compromiso a la dirección de EiTB y contribuir a que el proceso se desarrolle «en silencio y lo más rápido posible». En un último apartado, EH Bildu también ha querido subrayar que el proceso de bancarización «afectará negativamente y condicionará nuestro futuro durante las próximas décadas. Tiene un valor estratégico en muchos sectores de este país, y con el contexto de crisis económica, debería ser uno de los principales temas sobre la mesa de la programación de la cadena pública». Por boca de su parlamentario, Unai Urruzuno, EH Bildu no ha podido evitar su descontento ante la aptitud mostrada por PNV, PSE y PP.

GARA 2014.06.26