Hemen zaude

IRAULTZEN: Ikusten ez den telebista

Prekarietatea nagusitzen doa ETBn

Pantaila txikiaren atzean lan asko dago, jakina. Lana, eta pertsonak, langileak. Eta lan baldintzak, arazoak, borrokak, zuzendaritzaren jarrerak eta erabakiak… Euskal Telebistan, lanaren externalizazioa ildo nagusia bihurtzen ari da azken urteotan. Gero eta azpikontrata gehiago dauka ETBk, eta, horren arabera, gero eta plantila murritzagoa; horrekin batera, lan baldintzak okertzen joan dira. Azken adibidea, Unitate Mobileko langileekin gertatzen ari dena.

Egoera astertzeko, LABek XXXX dauzkan delegatuetako lauekin bildu da Iraultzen. Eskarmendu luzea duten sindikalistak dira Andoni Basabe, Juantxo Arozena, Jon Otegi eta Segis Gonzalez. Azken borrokari buruz hasi da elkarrizketa, Unitate Mugikorretako (UM) langileen egoerarekin.

“Egia da orain arte UMreko hainbat lan kanpoko enpresak egiten zutela”, onartzen dute, baina egoera zabaldu nahi du ETBk, eta langileei eskaini diena izan da 160 irteera UM lan produkzio urtean sortu behar duten enpresa bati. Suposatzen du ETBk ziurtatzen digula gure medioekin eta gure jendearekin ETBko plantillarekin egingo dituela UMtako %65. %35 beste enpresei ematen die.

Gaia gehiago zehazten du Otegik: “Lan baldintza txarrenean, ordu gehiago egin behar, deskantsu gutxiago, eta polibalentzia. Dena den, eta kontu hori ahaztu gabe horretan sartu barik, gurentzako basikoa bestea zen: UMetako plantilla estruktural minimoa zein den finkatzea”. Azpikontratuari buruzko akordioa Miramonen onartu aurretik, hitzartu zen Miramongo plantilla estrukturala zein izan behar zen. Baina Iurretan, 2005ean hasiko da plantilla estrukturalaren azterketa. Arriskua da enpresak tranpa egingo duela datozen hilabeteotan, UMetik hainbat jende kenduz, eta kanpoko ekipoak etortzen badira, gaur egun ebentuala daudenak kalera doaz; plantilla murrizten doa. Azken fineak, tranpa hor dago: plantilla estrukturala fijatuko dugu, baina zuzendaritzak egiten duena lehendabizi hustu eta gero fijatu”.

Beraz, gatazka Iurretan zentratuta dago, zeren “Miramonen, azken konbenioan lortu genuen edozein azpikontratak bertan izatea lan baldintza eta soldata jakin batzuen arabera izan behar dela”. Orain, enpresak egin duena izan da Miramoneko akordio hori Iuetarra luzatu, baina diferentzi batekin, argitzen du Basabek. “Miramonen lanean ari direnak lan egiten dute astelehenetik ostiraletara, arratsaldeko lan txandan, eta kobratzen dute bertako langileek 100% lan eginez gero, bertoko langile baten %85-90. Baina UMeko langileen lan egoera guztiz bestelakoa da, hor ez daukazu tokirik, noiz hasiko zaren badakizu baino aldatuz doa, eta asteburu guztiak lana daukazu”.

Eta hemen dator koska. Telebistako konbenioaren arabera, disponibilitatea eta astebururako plusa lineala da, langile guztiek berdina kobratzen dute. Berdin da goi mailako langilea izan zein xumea. Beheko langileentzat portzentaietan diru gehiago da. “LAB moduan, enpresari zera esan genion, diru kopuruaren gorabehera batzuk baino banatu beharreko kontzeptuak direla funtsezkoenak”, esaten du Otegik. Ezinbestekoa zen kontzeptu bi horiek azaltzea: disponibilitatea eta asteburukoa.

Enpresaren erantzuna tranpa handia du: Langileei eskaini die nahiz eta orduen %40 bakarrik lan egin, ordainduko %80 ordainduko zaiela. “Hori txolloa da”, ikusten du Basabek, berehala tranpa non dagoen ezalduz. “Datoren urtean enpresak argudiatuko duela zuk %40 lan egin beharrean %80ª egin behar duzu edo %100. %100en eginez gero, kobratuko zenuke %100 soldatan, baina inongo plusik gabe. Berez lana askoz baldintza ezkasagoetan eginez gain, soldata aldetik kobratuko leukieke telebistako langile baten erdia”.

Momentuko gatazka haratago, delegatu hauen ustez orain ez bada ezer egiten, hemendik bi edo hiru urtetara, “zuzendaritza etorriko da esanez doble ateratzen zait nire medioekin produkzio bat egitea edo azpikontratakoekin. Hor sekulako presioa sortzen da”. Eta, haien ustez, “jendeak hori ikusi duela”, eta mobilizazioetan sartu da. Dena den, esan beharra dago UMeko gaian, ELAk ontzat eman duela zuzendaritzak esakinitako proposamenari, beraz, ez dutela bat egin beste sindikatu guztiek bultzatutako mobilizazioekin.

Orokorrean, egoera okertzen joan da azken 20 urteotan, eta azpikontratekin gehiago nabaritzen da. “ETTak baino okerragoak dira”, baieztatzen du Arozenak. “ETTren kontra borrokatu zenean ondo atera zen historia, zeren ETTko langileek ETBren konbenioaren arabera kobratzen dute”. Baina azpikontratak bere balizko enpresako akordioen arabera ordaintzen dute langileei.

Merkatua benetan librea balitz, ezberdina izango litzateke, baina Euskal Herrian benetan gertatzen dena da ETBrenzat lan egiten duten azpikontrata heuen %90 lana ETBrentzat da, beraz, ETBk finkatzen du prezioa. “Guk badakigu ETBk adostu duela horrelako produktora batekin zenbat ordaindu behar zaion langileei, nahiz eta formalki oso autonomoa den enpresa, benetan oraintzen dute ETBk ordaintzen dien arabera. Tranpa itzela da”, azpimarratzen du Basabek.

ETB hasi zenean, nahiz eta gauza batzuk kanpoan kontratatu, etxeko lengileekin ondo bete ziren betebeharrak. Baina gero, lana handituz joan denean, ez zen plantilla handitu, jo zuten kanpoko enpresetara, arlo guztietan; kazetaritzan, tailerrean, dekoratuak lantzeko, Unitate Mugikorrean. “Gauzak dauden bezala, arrisku handia dago plantilla estrukturala galtzeko. Orain gertatu dena, adibide: minimoak zein izan beharko litzateke zehaztu gabe, enpresak UMeko lanak kanporatzea erabakitzen du”.

Eta noski, azpikontratak egiten duen programa bat “parrilla”tik kentzen denean, Euskadi Directo edo Lo Que Faltaba rekin gertatu den bezala, bertako langileak kalera joaten dira; azpikontratatutako enpresa horrek ez badu beste lanik eskaintzeko, ETBrentzat ia bakarrik lan egiten duelako. Baina ETBk ez du inongo kostorik pairatzen.

Lan sindikal emankorra

LAB bigarren indar sindikala da ETBn. Urte askotan ondo egindako lan sindikalaren ondorioa da, dudarik gabe. Iraultzenekin egon ziren lau sindikalistek ondo ezagutzen dute ibilbidea eta arazoak; urte asko baitaramate ETBn eta sindikatuan: Andoni Basabe kazetariak 21 urte bete du ETBn, 18 delegatu bezala; Segis Gonzalez, soinu teknikariak 21 ETBn, 8 delegatu bezala; Juantxo Arozena, dekoratuen langileak 14 ETBn, ia 12 delegatua; eta Jon Otegi, operadoreak 13 ETBn, 8 delegatua.

Urte gehien daramatzan Basabek bizitako esperientziaz horrelako balorazioa egiten du: “nabaritu dudana izan da LAB moduan gehien bat askoz ere presio politiko gutxiago dugula orain; Ajuria Eneko itunarekin gauzak gogorragoak ziren. Azkenean, enpresak saltzen duena ideologia da”, zehazten du.

“Beste aldetik”, gehitzen du Otegik, “maila sindikalean orain liberatu bat dago. Asko hazi gara, garai batean taldetxo ba t ginen; orain bigarren indarra gara, eta ikusten dugu gure opzioa, gure izaera, gure sindikatua nahiko hedatuta dagoela. Jendeak erreferentzia hartzen ari da”.

Beraz, lan sindikal eraginkorra egiteko posibilitateak daude, eta UMeko gatazkarekin jendea berpiztu da. “Eztabaida sortzen ari da. Beti konbenioa dela edo bestea dela gauzak komentatzen dira, baina hainbeste landu den eta hainbeste zirikatu den gai honek piztu du grina eta benetako debate bat. Aspaldiko partez –Egunkaria itxi zutenetik–, asanbladak oso partehartzaileak izan dira. Oso positiboa da”.

Helburuak, eta mobilizazioak

Sindikalki, helburu nagusia sektoreko konbenioa lortzea da. Konbenio bat non lansariak, lan baldintzak, egutegiak eta abar duinak izango diren, eta azpikontratatuak diren langileentzat ere. “Lortzen denean, beteko dela bermatu behar da”, azpimarratzen dute lau sindikalistek. Arazoren bat da, dena den, sektorea nahiko ahula da, eta ETBren menpe dagoela.

Eskarmentua dago: “Aurreko konbeniorekin saiatu ginen gauzak astintzen, eta azpikontratuekin nolabaiteko hobekuntza lortu genuen”. Miramonen egin zuten proposamena “oso ondo baloratzen genuen, eta plantilla zehaztu egin zen”; baina pendientea dirau Iurretako gaiak”, esaten du Otegik.

Greba egitea erraza al da ETB batean? Noraino konturatzen du audientziak? LABeko lau delegatuen iritzia da lorpen bat izan dela ETBko zuzendaritzak islatu nahi duen plantilla eta zuzendaritzaren arteko harreman zoriontsuen irudia apurtzea. “Irudi hau aldatu behar da, eta barruan, barruan hainbat langile onartu dute egoeraren kontra borrokatu behar dela”.

Gogora ekartzen dute beste gatazkak: “Beste enpresetan greban egiten direnean igual ez dira gizartean nabaritzen; begira Caballitokoak zenbat egun egon dira mobilizatzen jendeak konturatu arte. ETBn daukagun abantaila da hori, egiten baduzu, emisioak paralizatu, nabarmentzen da, baina bestaldetik, hauteskunde egunean gertatu zitzaigun bezala, zerbitzu minimoak oso altuak jartzen ba dizute, ez da asko ikusten. Baina etxe barruan, badakite zer dagoen”.

DONOSTIA. Teresa Toda.