Hemen zaude

Hauteskundeetan zuzendaritzak euskarari egindako mespretxuaren aurrean

Hauteskunde hauetako eztabaida saioen inguruan Euskal Telebistako zuzendaritzak euskarari egin dion gutxiespenaren aurrean, ETBko LABek zera adierazi nahi du:

Zuzendaritzak emandako argudioek inondik eusterik ez dutela, baliabide teknikoak egon badaudelako.

Bertako langile izan gabe ere, erraz kontura daiteke edonor, erderazko eztabaidak bermatzeko arazo teknikorik ez dagoenean, euskarazkoentzat ere ez dagoela. Eta bigarren aitzakiaren aurrean, hau da, hautagaiek euskaraz aritzeko ezintasunean oinarritzen dena, zera aipatuko genuke, zuzendaritzak emandako aukeran -bi ordu pasatako eztabaidan alegia- akats hori ez omen dela hain erabakiorra izan.

Adi beraz, ETBko zuzendaritza berriari bi kontu hauengatik: euskarari ematen dion «garrantzia»gatik, bai eta Administrazio Kontseilua berari ere.

Euskal Herria, 1999ko ekainaren 6a

Euskal Telebistako LABeko Sail Sindikala