Hemen zaude

EITBko gerente ohiak inputatu gisa deklaratu du gaur VILAU auziagatik

Elkarretaratzea kudeaketa publiko eta gardena exijitzeko Bilboko epaitegien aurrean.Elkarretaratzea kudeaketa publiko eta gardena exijitzeko Bilboko epaitegien aurrean.

 

Andoni Ortuzar Zuzendari Nagusia zen garaian EITBko diru publikoarekin enpresa sare bat sortu zen, kudeaketa eredu ilun bat abiatuz. Badirudi hasiera batean EITBk berak ere parte hartzen zuela hauen administrazio kontseiluetan, baina ondoren EITBko hainbat zuzendarik maila pertsonalean parte hartzera pasatu zutela dirudi. Delitua izan daitekeenaren zantzuak ikusi ditu epaileak Juan Diego zuzendari kudeatzaile ohiaren jardunean, bai eta diru publikoaren erabilera okerra ere. Gogoratu nahi dugu ere bitarte hartan zuzendaritzak oso harro luzitzen zuela Eusko Jaurlaritzaren “kudeaketaren bikaintasunaren Q” zelako ziurtagiria.



Kudeaketa eredu “bikain” haren arabera ez dakigu zeintzuk izango ziren irabazien ondorioak, bai ordea galerena. Izan ere badirudi EITBk VILAU enpresaren alde sinatutako 700.000 euroko abal bat dela medio ETBko programazioak eta ondorioz hainbat kontratazio bertan behera gelditu behar izan ziren iaz. Eta antza, EITBko zuzendaritzan eta VILAUko administrazio kontseiluko idazkaria zen pertsonak sinatu zuela abala, gaur inputatu gisa deklaratzera datorren Juan Diego hain zuzen ere. Izan ere, iragan otsailaren 26an Bilboko 1. instrukzio epaitegiak tramitera onartu zuen LABek Juan Diego Casals EITBko zuzendari kudeatzaile ohiaren aurkako kereila kriminala.



Epailearen autoan irekita gelditzen da enpresa sare horretan LABek deitu nahi dituen hainbat lekukok delituan parte hartu izanaren aukera, tartean EITBko zuzendari batzuk. Hain zuzen ere horixe baita LABek argitzea nahi duena: Zein den inplikatuta egon daitezkeen pertsonen ardura maila auzian, eta hauen erantzukizun politiko eta penalak, oraingoan VILAU MEDIA S.L. enpresaren kasuan zentratuta.



Eta bestetik, LABek EITBrentzat kudeaketa eredu publikoa, zuzenekoa eta gardena aldarrikatzen eta defendatzen jarraituko du.

Etiketa: 

p008_f01_251x129.jpg2013.03.22

2013.03.23