LAB-EITBren balorazioa eta bestelako informazioak.
ZALDIEROA BERRIAn
· Esku-orria / Panfleto
· Informazio gehiago:
·· http://greba.labsindikatua.org
·· http://greban.euskalherria.info
TASIO GARAn
Eranskina | Tamaina |
---|---|
E29 EITB Zorionak eta animo.pdf | 134.76 KB |
ZORIONAK ETA ANIMO!!!
Berriro ere geure burua zoriondu beharrean aurkitzen gara. Duela hilabete gehiengo sindikalak Euskal Herriko Hegoaldean Sektore Publikoan deitutako grebari Euskal Telebista eta Euskadi Irratian oso erantzun ona eman bagenuen, oraingoan hobetu egin dugu.
Kontutan hartu beharra dugu oraingo deialdian komunikabide ezberdinek, orokorrean eta bereziki EITBkoek, eduki duten jokabide maltzurra: patronala, gobernu eta botere ekonomikoekin zintzo lerrokatuta.
Balorazio kualitatibo eta kuantitatibo orokorrak sindikatuaren webgunean irakur dezakezue. Gureetara etorrita, hona egiten dugun balorazio kuantitatiboa:
ETB-Miramon:
Lauzpabost ezik, langile guztiek egin zuten bat, ohitura onei jarraituz.
ETB-Bilbo:
Zenbakiak ematea zaila bada ere, azken bi greba deialdietan baina jarraipen handiagoa, nabarmenki. Zuzendaritzak gutxieneko zerbitzuak sistema automatizatuaren bidez gainditu zituen, eta epaitegian salatuko dugu.
Euskadi Irratia:
Lanera soilik bi langile. Gutxieneko zerbitzuak soilik.
Euskadi Gaztea:
Bertan lanean aritzen direnek ez zuten grebarekin bat egin.
Batzarretan eta LABen agerraldietan gogoratzen dugun bezala, erreforma hau fase berri baten hasiera baino ez da. Eraso gehiago etorriko dira eta, Euskal Herrian aldaketa sozial eta politikoa aldarrikatuz, AURRE EGITEN JARRAITUKO DUGU!