Hemen zaude

BERRIA: Antxon Urrosolo 'A2' saioko zuzendari kargutik kendu dute

Ez da batere arrakastatsua izan Antxon Urrosolok ETBra egindako itzulera. Aspaldiko magazineak ikusle datu eskasak izan zituen bere lehen denboraldian. Bigarrenean, saioa Galdakaotik Miramonera pasatu dute, eta Urrosolok aurkezle izateari utzi dio. Datuak ez dira hobetu. Eta Miramongo langileak behin eta berriz kexu azaldu dira, Urrosoloren langileak tratatzeko moduengatik eta egindako oihuengatik. Azkenean EITBko zuzendaritzak A2 magazineko zuzendari kargua uztera behartu du. Juanjo Romanok hartu du saioaren zuzendaritza. Azkeneko astean Urrosolo ez da Miramonen azaldu. Abenduan amaituko zaio saioari kontratua. Eta ez du jarraipenik izango.

http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-11-03/037/008/etb2_kateak_inoiz...