EITBko langile batzordeek gogor gaitzesten dugu Estatu Batuetako agintariek, Boisera (Idaho) 2025eko Euskal Jaiaren berri ematera zijoan Urtzi Gartzia kazetariari sarrera ukatzea.
Onartezina da beharrezkoak diren baldintza eta bisatu guztiak bete arren, herrialdera sartzea ukatzea azalpen argirik eta arrazoirik eman gabe.
EITBko zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu neurriak har ditzatela prentsa-askatasuna eta kazetarien mugimendu-askatasuna bermatzeko.
Zentsura-mota oro edo adierazpen-askatasunaren murrizketa oro arbuiatzen dugu, eta uste dugu erabaki hori prentsa-askatasunaren aurkako erasoa dela.
Elkartasuna adierazten diegu gure lankideari eta antzeko egoerak jasan dituzten kazetari guztiei.
Bilbon, 2025eko uztailaren 28an
EiTBko batzordeak.