Hemen zaude

Irrati-telebista publikoek osatzen dugun aliantzak lehen ekintza bateratua egin dugu, hedabide publikoek esku-hartze politikotik

Uztailaren 8an Galiziako Parlamentuak, PPren gehiengo absolutuarekin, Corporacion de Servizos Audiovisuais de Galicia-ko zuzendari orokorra izendatuko du , gardentasunik gabe, interes alderdikoiez, eta  hemendik hilabetera indarrean sartuko den hedabideen askatasunari buruzko Europako arautegi berriaren (EMFA) irizpideak kontuan izan gabe 

Horrelakoak ohikoak izan dira Estatu osoko komunikabide publiko guztietan, baita gurean ere. EITBko zuzendaritza izendatu zenean agintariek komunikabide publikoa beren interes politikoen mesedetan erabili nahi izana salatu genuen guk ere. EITBko langileok argi utzi genuen ez dugula euskal hedabide publikoa alderdi politiko zein erakunde baten propaganda tresna izatea onartuko, eta are gutxiago, helburu horrekin langileei presioa egitea

2025ko martxoan, estatu gabeko nazio eta estatu espainiarreko beste hedabide publiko batzuekin batera, IRRATI-TELEBISTA PUBLIKOAK BORROKAN aliantza sortu genuen zerbitzu publikoen askatasunaren alde, eta injerentzia politikoen kontra, besteak beste. Galiziarrei elkartasuna adierazteko unea da hau, elkarlanarekin eta protesta partekatuen bidez asko lor baitaiteke. Arazo hauek guztionak baitira, guztioi gertatzen zaizkigu eta guztion indarra behar dugu praktika oker horiekin amaitzeko.
 
EITBko Langile Batzordeak (Euskal Herria) --  Comité Intercentros CSAG (Galiza) ----- Comité de empresa RTPA (Asturies) -- Comité de empresa RTVM (Madrid)  -- Comit de empresa CCMA 3 CAT (Catalunya) -- Comité Intercentros RTVA-CSRTV (Andalucía) --  Comité de empresa EPRTVIB (IB3) (Illes Balears) -- Comités de empresa de Á Punt (Comunitat Valenciana) -- Comité de empresa Canal Extremadura -- Comité de empresa Radio Televisión Canaria -- Comité de empresa Castilla La Mancha Media -- Sección sindical CGT RTVE -- Sección sindical CCOO RTVE --  Sección sindical CCOO RTRM-ORM (Murcia)