Hemen zaude

ELA eta ESK, elebitasunaren aurka Eusko Irratian

LABek salaketa jarri zuen bere egunean, Eusko Irratiko lan boltsa elebiduna indartu eta, LEP-aren oinarriak agindu bezala, elebakarren boltsa desagerrarazteko eskatuz. Salaketa aztertzeko epaiketa egin berri da. Bertan ELA-k eta ESK-k agerian utzi dute beste behin erdaldun elebakarraren interesak baino ez dituztela defendatzen, euskaradun langileen kaltetan.

Eusko Irratiko zuzendaritzak lan boltsa elebiduna indartuko lukeen deialdia egiteko prest agertu zen orain hilabete batzuk, baina ELA-ren jarrerak aukera zapuztu zuen eta orain jarrera horri eutsi dio. Alperrik da Euskararen aldeko aldarrikapenak egitea, gero, eguneroko jardueran, EiTB benetan euskalduntzeko traba bihurtu behar baldin badute.

Etiketa: