Hemen zaude

Hauteskunde sindikalak ETBn eta Euskadi Irratian: Emaitzen balorazioa

Atzo Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian egindako hauteskunde sindikaletako emaitza orokorrean positibotzat jotzen du LABek

Irakurketa kuantitatiboa:

  • ETB Bilbo: 49 boto eta 3 ordezkari gehiago

  • ETB Miramon: 3 boto gutxiagorekin ordezkari bat galdu.

  • Euskadi Irratia: 2 boto eta ordezkari bat gutxiago

Irakurketa kualitatiboa:

  • ETB Bilbo: Lehen aldiz lehen indarra gara eta Langile Batzordearen gehiengoa du LABek. 49 boto gehiago jasotzeak egundoko gorakada suposatzen du.

  • ETB Miramon: Historikoki azken ordezkaria boto gutxi batzuen esku egonik, antzinatasunaren irizpideak bat jaistera eraman gaitu.

  • Euskadi Irratia: Boto fidelarekin jarraitzen dugula nabari da, eta kontratazioan ematen diren gorabeherak ez digu mesede egiten, eta aurrekoan egon ziren boto txuri ugariak ez dira gugana etorri.

Euskal Telebistako bi langile batzordeez gain, zentroarteko batzordean gehiengoa edukitzeak lasaitasun handia ematen du datozen erronkei behar bezala heltzeko.

Euskadi Irratian gauzak aldatzen ez badira ere, ETBn bezala, LABen ildoak nondik jarraitu behar duen argiago dago.

 

(Gasteiz Irratian hauteskundeak abenduan egin ziren; EITBn otsailean; EITBNETen datorren urtean; eta Radio Euskadin 2021ean)

Etiketa: