Hemen zaude

Eusko Irratiak plantilla elebiduna izan dezan oztopoak jartzen ari da ELA sindikatua

Lan boltsarako deialdiaren inguruan hartu duen jarrerarekin, ELA sindikatuak EZ dagozkien pribilegioak eman nahi dizkie langile elebakarrei, bi hizkuntzetan lan egiteko gai direnen kaltetan. Horretarako berdin zaio LEP-aren baseak urratzen jarraitu behar dela defenditzea (oinarrietan argi eta garbi esaten baita elebakarren zerrendak DESAGERTU egin behar zuela, prozesua amaitutakoan. Eta denbora asko pasa da ordutik. Gehiegi).

LAB-ek ohartarazi nahi du oso larria dela LEP baten oinarriak urratzea. IRUZUR HUTSA. Ez hori bakarrik. Zuzendaritzak bezala pentsatzen du, lan boltsarako proba ELEBIDUNA egiten dutenek bere garaian proba ELEBAKARRA egin zutenen aurretik egon behar dutela lan boltsan. Norabide horretan jokatuz bakarrik lortuko dugu plantilla elebiduna lortzen joatea. Ez dugu ulertzen publikoki euskararen defendatzaile sutsu den sindikatu batek horrela jokatzea. Baina uste dugu bi hizkuntzetan lan egiteko gai izateko ahalegin egin duten beharginek azalpena merezi dutela.

EUSKO IRRATIKO LAB SINDIKATUA