Erraustegiaren aurkako Mugimenduak deituta, maiatzaren 17an, Birziklatzearen Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratze bat egingo da EiTBren aurrean, Miramonen, Zubietako erraustegiari buruzko eztabaida tekniko publikoa errebindikatzeko. Dagoeneko 9.000 sinadura baino gehiago bildu dira eztabada horren alde eta, elkarretaratzea aprobetxatuz, aurkeztu egingo dira. Inork oraindik sinatu nahi badu, hona hemen aukera:
https://www.change.org/p/debate-técnico-sobre-la-incineradora-en-eitb
NOAUA: Elkarretaratzea ostegunean Miramonen, EITB-n erraustegiaz
Elkarretaratzea ostegunean Miramonen, EITB-n erraustegiaz eztabaida dadin eskatzeko
Gutxi falta zaie 10.000 sinaduretara heltzeko. Errausketaren Aurkako Mugimenduak, EITB-k erraustegiari buruzko eztabaida teknikoa eman dezan galdegiteko udazkenean abian jarritako atxikimendu bilketa kanpaina azken txanpan da. Astearte eguerdi honetan jada, 9.851 lagunek bat egina zuten eskaera honekin. Erronka 10.000 sinaduretara heltzea da.
EITB-k erraustegiaren aldeko eta kontrako iritziak islatuko lituzkeen eztabaida saioa eskaintzearen aldeko sinadura emateko azken orduak dituzue change.org atarian. Bildutako sinadurak ostegunean aurkeztuko dituzte EITB-ren Miramongo egoitzan.
Elkarretaratzea EITB atarian
Ostegun honetan, maiatzaren 17an, Birziklatzearen Nazioarteko Egunean hain zuzen, elkarretaratzea deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak 18:00etan, Euskal Irrati Telebistak (EITB) Donostiako Miramonen duen egoitza atarian. Une horretan bertan, erraustegiari buruzko eztabaida ematea eskatzeko, ordura arte bildutako sinadurak entregatuko dira. “Azken aldian erraustegien inguruan argitaratu diren albisteak kezka areagotu besterik ez dute egin gizartean eta ezinbesteko bihurtu da eztabaida teknikoa modu publikoan burutzea, ondoren gizarteak erabaki dezan proiektu polemiko honen egokitasunaz”, nabarmendu dute Errausketaren Aurkako Mugimendutik.
NOAUA 2018.05.15
EGUZKI: 10.000 sinadura erraustegiari buruzko eztabaida tekniko
10.000 sinadura erraustegiari buruzko eztabaida tekniko eta publikoa egitearen alde
Erraustegiaren aurkako Mugimenduak elkarretaratze bat egin zuen atzo EiTBk Miramonen duen egoitzan eta, bide batez, azken hilabeteotan eztabaida tekniko eta publikoa egitearen alde bildu dituen 10.000 sinadura entregatu zituen.
Egia esan, EiTB zabor-kontu honetan jokatzen ari den rola lotsagarri samarra izaten ari da. Lotsagarria izan zen aurreko legegintzaldian eta lotsagarria izaten jarraitzen du honetan. Hemen dauka gauzak bestela egiten hasteko aukera berri bat.
Erraustegia salatzeko mobilizazio berri bat, eta ez da azkena izango.