FORTA eta EITBk Bilbon jardunaldi bat antolatu duela probestuta, Euskal Telebistako Langile Batzordeak elkarretaratzea egin du zuzendaritzak eskubide sindikalen aurka erabilitako estrategiagatik. Hau da, asteartean EAEko Auzitegi Nagusian izandako epaiketan ETBko zuzendaritzak hemendik aurrera gatazka kolektiboak Madrilgo Entzutegi Nagusian ebatsi behar direla defendatu zuen.
LABen iritziz estrategiak arrazoirik ez izateaz gain, oso bide arriskutsua ireki dezake, eta erabat onartezina da gatazka kolektiboen auziak Madrilera eraman nahi izatea. Honek euskal sindikatuoi eskuhartze kolektiboa ukatu egiten digu, hain zuzen Madrilen ordezkaritzarik ez daukagulako.
ETBko LABek zuzendaritzari estrategia hau bertan behera uzteko exijitzen dio, eta Eusko Jaurlaritzari euskal sindikatuen eskubideen urraketak ez babesteko.
Euskal Telebistako LAB - Bilbon, 2018ko apirilaren 12an