Hemen zaude

Maialen Zuazo, ETBko langilea, atxilotuta

Astearte goizaldean atxilotutako 9 pertsonen artean gure lankide Maialen Zuazo zegoen, ETBko errealizazio saileko neska Bilbotarra.

ETBko LABek bere kezka adierazi nahi du inkomunikaturik daraman eta eramango duen denbora guztian paira dezakeen tratuagatik, zein dagoeneko ematen hasiak diren manipulazio eta epaiketa mediatikoengatik. Bai inkomunikazioarekin zein dispertsioarekin amaitzea exijitzen dugu.

Maialenen senide eta lagunei ere elkartasuna adierazten diegu, eta deitzen diren mobilizazioetara joateko deia zabaldu egiten dugu.

ETBko LAB
2008ko Uztailaren 23an