Hemen zaude

ARGIA: Miramon: produktora pribatu handien esku programak sortzen erreferentea zena

"Argiak jartzen dituen langilearen lekutik platoa zuzenean ikusi ezinik", "aurreko mendeko tresnak", "euria egiten duenean grabazioa eten egin behar dute teilatuak egiten duen zaratagatik" edo "pasilloak biltegi bilakatu dira, segurtasun minimorik gabe"- ETBko Miramonera egindako bisitaren harira, txio bilduma sareratu du Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak, ekainaren 21ean.

Bisita egin dute Miramonera Legebiltzarreko alderdi guztiek EAJk izan ezik. Diru publikoz hornitzen den EiTBren egoera zein den ikusi nahi izan dute, eta Josu Estarrona EH Bilduko kideak twiterrez zabaldu du momentuan ikusten eta entzuten ari zena.

ETBren eta Miramonen sorrera azaltzeko klabe batzuk emanez hasi du txio zerrenda, eta ondotik zabaldu ditu momentuan ikusitakoak azalpen eta argazki bidez.

Hauek dira txio esanguratsuenetako batzuk:
[ARGIAn JARRAITU]