ETBko saio horri buruz egin den erabilera alderdikoia eta interesatua salatzen dugu. Entretenitzea helburu, klitxeak eta aurreiritziak modu barregarrian erabiltzen dituen saioa da, beste inolako asmo txarrik gabe.
Komunikazioaren esparruan diharduten profesionalen adierazpen askatasunaren defentsa irmoa berresten dugu.
Ez gatoz bat EiTBko Zuzendaritzak saioa plataforma guztietatik kentzeko hartu duen erabakiarekin. Horren ondorioz, sare sozialetan zabaldutako muntaia besterik ez dago eskura eta, horrela, saioa ezin da bere osotasunean aztertu eta baloratu. Beharrezkoa deritzogu edukiak bere osotasunean eskuragarri jartzea.
Elkartasuna helarazten diegu saioaren ekoizpen eta errealizazioan parte hartu zuten profesional eta kolaboratzaileei.
Euskal Telebista, Euskadi Irratia, EiTB.eus, Radio Euskadi eta Radio Vitoriako Erredakzio Kontseiluak.