Hemen zaude

BERRIA: EITBren erreforma "integrala" egiteko lantaldea sortzea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia Raul Bogajo / Argazki PressEAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako erdibideko zuzenketa onartu dute. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin dira.

PPk egin zuen legez besteko proposamena, EITBren erreforma integrala egiteko lantalde bat sortzeari buruz. Talde politikoek zuzenketak proposatu zituzten, eta azkeneko egunotako eztabaiden ostean, EAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako testua onartu dute. Erdibideko zuzenketaren arabera, Eusko Legebiltzarrak berretsi egin du 2016ko ekaineko erabakia, EITBren erreforma osoari heltzeko eztabaida abiatzekoa, alegia. "Helburua da Euskal Irrati Telebista zerbitzu publikoa efizientzia handiagoz eskaintzea". EITBren kontrolerako batzordearen barnean sortuko dute lantaldea EITBren erreformari aurre egiteko, eta honako gaiak aztertuko dituzte: "Erakundearen iraunkortasuna eta efizientzia; zuzendaritza organoen hautaketa, eta kontrolerako eta gardentasunerako tresnak; eskaintza errealitate soziolinguistiko berrira egokitzea, halanola, teknologia aldaketa eta erabilera berrietara; enpresa eta antolakuntza ereduko aldaketak; eta euskal ikus-entzunezko industria sustatzea eta babestea".

Lantaldeak parte hartzerako metodologia bat definituko du, Euskal Herriko Unibertsitateak egindako dokumentua oinarri hartuta. Behin metodologia ezarrita, lanen egutegia onartuko dute.

Aipatutako EHUren metodologia hori "praktikan" jarri behar dela adierazi du Eukene Arana Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak. Gogoratu du 60.000 euroko kostua izan duela. "Herritarren parte hartzea funtsezkoa da EITBren erreformari aurre egiteko", gaineratu du. Epeetan eta egutegian izan dituzte desadostasunak Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk testua onartu duten hiru taldeekin. Hala esan du Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak: "Metodologia eta epeak adosteko une ona zen hau, baina ez da hori lortu. Ezin gara honetan lokartu eta betikotu". Elkarrekin Podemosek urte eta erdiko epea eskatu du lantaldearen lanak gauzatzeko, baina proposamen horrek ez du aurrera egin.

PSE-EEko legebiltzarkide Rafaela Romero baikor azaldu da, EITBko erreformaren gaiari helduko zaiolako: "Inork ez du EITB birpentsatzea saihesten. Partekatutako diagnostikoak daude. Inork ez du bazter batean gelditu nahi". EAJko legebiltzarkide Ana Oregik ere nabarmendu du talde guztiak daudela lantaldea sortzearen alde, "ñabarduraz ñabardura". EITBko langileen lanaren alde mintzatu da EAJko ordezkaria, eta eskaera zehatza egin du: "Gure eztabaida bereiztu egin behar da EITBko langileen eguneroko lanetik, bereziak joan behar dute". Langileen alde azaldu da baita ere PPko legebiltzarkide Nerea Llanos: "Profesional asko eta onak daude EITBn, eta ahotsa eman behar zaie". Dena den, Llanos kritikoa izan da gaur egungo EITBrekin: "Euskal herritarrek badakite propaganda eta informazioa bereizten. ETBk askotan eman du propaganda, eta hortik arbuioa". Gogoratu du azkeneko lau urteetan ETBren ikusle datuak %24 txikiagotu direla.

Lantaldearen bidez eman daitezkeen pausoekin kezkarekin mintzatu dira Elkarrekin Podemoseko eta EH Bilduko ordezkariak. "Beldur gara honakoa ez den izango beste legaldi galdu bat", esan du Agirrek. "Lantaldearekin auzia luzatu nahi dela ematen du, batzuen aldetik behintzat. Konpromisoa nahi dugu", adierazi du Aranak. Hala ere, bi taldeak prest azaldu dira lantaldean haien proposamenak azaltzeko. EH Bilduk urtarrilean aurkeztu zuen EITB birpentsatzeko txosten bat. Elkarrekin Podemosek, berriz, lege proposamena aurkeztu du berriki EITBren legea berritzeko.

Bingen Zupiriaren hitzak

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politikako sailburu Bingen Zupiriak atzo ETBn esan zuen alderdi politikoak "interes berezia" ari direla jartzen balizko EITBren erreforman. "Jaurlaritzari bidailagun izatea dagokio". Nabarmendu zuen EITBren eredua behar baldin bada, arlo guztiak lege batean onartu beharko direla. "Gutxienez hiru alderdi politikoren arteko adostasuna beharko da legea berritu eta eredu berri bat adosteko". EITBn lan egiten duten pertsonekiko "errespetu handia" azaldu zuen, halaber, Zupririak. "Askatasun handia izan genuen guk egin behar zen telebista eta irratia egiteko. Lehen horrela izan zen, eta gaur egun ere horrela da".

El Parlamento de Gasteiz creará una ponencia para abordar la reforma integral de EiTB

El Parlamento de Gasteiz va a constituir una ponencia para abordar la «reforma integral de EiTB», en la que se analizarán aspectos como la «sostenibilidad y la eficiencia del ente» y se tratará de elaborar propuestas para adaptar su oferta a «la nueva realidad sociolingüística y a los cambios tecnológicos».

Gasteiz

Ana Oregi (PNV) y Jasone Agirre (EH Bildu) han ejercido como portavoces de sus grupos en el debate sobre EiTB. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
 

Asimismo, con el objetivo de «reformular el modelo y adaptarlo a los nuevos tiempos», la ponencia estudiará nuevos instrumentos de elección, control y transparencia de los órganos de dirección del ente público, y posibles cambios en el modelo empresarial y organizativo, además de abordar el fomento y el apoyo a la industria audiovisual vasca.

Esta iniciativa se recoge en una enmienda transada entre PNV, PSE y PP a una proposición no de estos últimos. EH Bildu y Elkarrekin Podemos se han abstenido en la votación.

El PP planteaba en su texto que la ponencia debía encargarse de «eformular el modelo de gestión, funcionamiento y control público» de EiTB.

ADVERTISING
 

En este sentido, su parlamentaria Nerea Llanos ha defendido que la ponencia debe servir para «lograr un ente moderno, transparente y sostenible», así como para que «deje de ser un medio propagandístico del gobierno de turno y pase a convertirse en un servicio público».

Desde el PNV, Ana Oregi ha defendido que los problemas a los que se enfrenta EiTB son los mismos a los que tienen que hacer frente el resto de medios de comunicación públicos europeos, por lo que ha abogado por mantener en la ponencia «un debate sosegado» para dar respuesta a «retos impresionantes».

Jasone Agirre, representante de EH Bildu y periodista de ETB hasta su salto a la política, ha recordado que su grupo defiende la conformación de una comisión especial y no de una ponencia, tras subrayar que el «modelo de EiTB está agotado» y que «el cambio que necesita no se puede hacer en una sala cerrada del Parlamento», sino «abriendo las puertas para debatir a profesionales ámbito audiovisual, agentes sociales, entre otros, para construir entre todos la nueva EiTB».

Rafaela Romero (PSE) ha opinado que el Parlamento «tiene que reformular EiTB» y se ha mostrado convencida de que en la institución «hay voluntad para conseguir una segunda vida» para el ente, con el fin de «adaptarlo a las necesidades y demandas ciudadanas».

Eukene Arana (Elkarrekin Podemos) ha apostado por «despolitizar» el Consejo de Administración de EiTB y ha asegurado que este medio ha sufrido las consecuencias de una «nefasta gestión política».