Hemen zaude

Zorionak Eusko Irratiko azken oposaketetan lanpostua eskuratu zenuten lankide guztiei

Atzo bertan jakin genuen TSJtak emandako epaiari ez diola inork errekurtsorik jarri eta beraz, irratiko lan postuen eskaintza guztiz legozkoa izan zela. Estatuko abokatuak jo zuen deialdiaren aurka, eta ESK sindikatuak bat egin zuen helegitearekin. LAB izan zen lan postua atera zuten langileen alde egin zuen sindikatu bakarra, epaiketan parte hartuz.
 
Pozten gara, behin betiko erabaki honekin, eta oposaketak modu garden eta duinez gainditu zuten lankideei inork ez diela lan postua oparitu berretsi nahi dugu.
 
LABek Eusko Irratian hartu zuen erabakia zuzena izan zela are argiago geratu da.
Etiketa: