Euskal Telebistako LABek segurtasuneko arduraduna den Aitor Villaren jokabide larderiatsu berri bat salatu nahi du. Izan ere hainbatetan ez da gauza izaten (edo ez zaiola interesatzen) Zuzendaritzari aurre egiteko langileon segurtasuna bermatzearren neurriak exijitzeko garaian. Kontran, bere menpeko langileak, ETBkoak eta batez ere azpikontratetakoak, gehiegikeriaz zigortzeko joera izaten du. Azken abusua segurtasuneko langile batekin egin du, egoera psikologiko larri bati aurre egin behar izan ziona. Langile honek arrisku larri bat ekiditearren hutsegite arin bat izan zuen, baina Villak bere izaera harroa ateraz zigor larria ezarri nahi izan zion. Ez da lehen aldia Villak horrela jokatzen duena langile honen kontra, eta esan bezala ez du aukera galtzen bere menpean eta egoera ahulenean dauden langileak zapaltzeko. LABek egoera hauek salatu, eta langileei babesa eskeini nahi die.
|
Jakina, Miramongo arduradunak ostiralean jarritako pankarta kentzea agindu du, jai egunean. |