Ibon Lizundia LeturiagA - Matiena
Arratsaldetan, Euskadi Irratiko Mezularia saioa entzutea atsegin dut, baina nire ustez,joan den asteartean gertaturikoa ezin da onartu.
Zer dela eta eman zuten Itoizko urtegiari buruz Jose Javier Espartzari eginiko elkarrizketa erdaraz, euskaraz eman beharrean?Euskadi Irratiaeuskal irrati publikoa da, euskaldunoi zuzendua, besteak beste. Nahiz eta berak erdaraz ematea exijitu, ez lukete horrela egin behar, hori euskararen aurkako errespetu falta nabarmena delako. Azken batean, tamalez, euskaldunon hizkuntz eskubideenurraketabaten aurrean gaude.Ziur nago, hori Katalunian ez zela inola ere gertatuko.Horrelako zerbait gertatzen den azken aldia izanen delakoan eta arduradunen azalpenaren zain.