Eusko Irratiaren azken Lanpostuen Deialdi Publikoaren kontra jarritako salaketa bertan behera utzi du epaileak.
Espainiako gobernu ordezkariak atzera bota nahi zuen deialdia, eta lanpostua lortu duten langileak plazarik gabe uztea zuen helburu. Aipagarria da Eusko Irratiko LAB izan dela langile horien alde egin duen sindikatu bakarra. Gainontzeko sindikatuek epaiketan ez agertzea erabaki zuten, erakutsiz ezer gutxi ardura zaiela postua bide onez irabazi duten langileen egoera.
Gogoratu nahi dugu arazoaren arduradun nagusia Andoni Ortuzar izan zela, eta Eusko Irratiko azken Lanpostuen Deialdi Publikoak Ortuzarrek egindako txapuza konponbidean jarri duela.
Amaitzeko, sententzia berri honekin garbi geratu da, berriz ere, komunikabide publiko den Eusko Irratian behin betiko lan postua eskuratzeko modu bakarra Lan Eskaintza Publikoa gainditzea dela, meritu, gaitasuna eta aukera berdintasunaren printzipioak era egokian betez.