Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak asteon onartu dute. Nafarroa eta EAE bereizitako errealitate gisa aurkeztea jaso dute
Seinalea emititu ahal izateko dauden aukera teknikoak bere barnean hartuko ditu itunak. Lan horretan ari dira EITB eta Nasertic: Nafarroako Gobernuaren arabera, aukera horiek jasoko dituen txosten teknikoa amaitzear dute. Besteak beste, Nafarroaren egungo multiplex autonomikoaren bidez egin daiteke —emisio kanala edo frekuentzia da multiplexa: informazio digital ugari bidal dezake batera, eta, horri esker, lau edo sei kate emiti daitezke frekuentzia beraren bidez—, etorkizuneko bigarren multiplex baten bidez edo tokiko LTD multiplex bidez; «bestelako alternatibak» ere badirela nabarmendu dute.
Ituna sinatu arren, azken hitza Espainiako Gobernuarena da; hark du telebista emisioen eskumena. Bi gobernuak akordioa lortzea pauso garrantzitsua da, Madrilek kontuan hartzen baititu halakoak, «salbuespen gisa».
Nafarroako Gobernuaren arabera, hitzarmen horretan jasoko dute EITBren konpromisoa Nafarroako «errealitate politikoa, soziala eta instituzionala, sinboloak eta identitatea» errespetatzeko. Euskal Autonomia Erkidegotik bereizitako errealitate gisa aurkeztuko dutela ere jasoko dute itunean: «Bertako lurralde historikoetako errealitatetik bereizita aurkeztuko eta ordezkatuko dute EITBko profesionalek idatzitako informazioetan eta haien aurkezpenetan». Sentsibilitate politiko eta ideologiko guztiak kontuan izan eta errespetatuko dituzte, «iritzi publiko plurala osatzeko».
Apiriletik, itzalita
Espainiako Industria Ministeroak aginduta eten behar izan zuten ETBren emisioa Nafarroan, apirilean. UPNren gobernuak aurkeztutako salaketa baten harira eman zuen agindua: salaketa 2015eko martxoan jarri zuen, gobernu aldaketa gertatu aurretik. Yolanda Barcinaren gobernuak ez zion salaketaren berri eman Uxue Barkosen gobernu berriari, eta, agindua iritsi zenean, salaketa kendu eta emisioa eteteko erabakia bertan behera uzteko eskatu zuen.
NNAVARRA: UPN rechazó en 2007 una propuesta del ministerio para.
UPN rechazó en 2007 una propuesta del ministerio para normalizar la captación de 'ETB' en Navarra
La documentación recogida en el expediente prueba que UPN vetó las emisiones de forma premeditada pese a que había alternativa
Sanz Barea admite en un escrito de 2009 que el reparto de la TDT se hizo de forma que no quedara espacio libre para el ente vasco
Lo consideraba “un regalito al mundo nacionalista”
Noticias de Navarra - Ibai Fernandez - Domingo, 3 de Julio de 2016 - Actualizado a las 06:08h