Kontzentrazioak, lanuzteak eta epaiketak. % 5a itzuli!
Gure soldaten defentsan, DATOZEN HITZORDUAK
Kaixo guztioi,
Aurrekoan azpimarratu genuen bezala, borroka molde guztiak erabiltzea ezinbestekoa da lorpenik nahi badugu: borroka sindikala, juridikoa eta instituzionala.
- Pasa den astelehenean Bilbon elkarretaratu ginen sindikatu guztiek deituta, Administrazio Kontseiluaren bilera zela eta. Bilera horren emaitzaren berri eman genuen atzo: ez diote interpelazio praktikorik egingo, ez Jaurlaritzari ezta Zuzendaritzari ere. Aurreko apirilaren 26ko Administrazio Kontseiluaren bilera zela eta, LAB mobilizatu zen.
- Datorren astelehenean, ekainaren 6an, LABek kontzentrazioa deitzen du eguerdiko 13:00etan Gasteizko Parlamentuaren aurrean. Jaurlaritzari EITBko langile guztiei %5a itzultzeko EH BILDUk proposatutako Legez Besteko Proposamena eztabaidatuko da Batzordean. Bertan egongo gara kanpoan kontzentrazioan, eta ondoren barruan eztabaida jarraitzen.
- Ekainaren 7an (12:00) eta 16an (11:00) epaiketak egingo dira Eusko Irratiaren eta EITBNETen kasuak aztertzeko, hurrenez hurren. Langile guztiok zaudete gonbidatuta epaitegian bertan egotera.
- Ekainaren 10ean, ostiralean, lanuzteak eta kontzentrazioak Eusko Irratian, EITBNETen eta EITB entean:
- Lanuzteak:
- Eusko Irratia: 08:00-10:00 eta 18:00-20:00
- EITBNET: 10:00-12:00 eta 18:00-20:00
- EITB: 10:00-12:00
- Kontzentrazioak (behin-behineko hitzorduak):
- Bilbo:
- 09:00etan sarreran, gero errotondora (Irratia)
- 10:00etan errotondan, gero sarrerara (EITBNET, EITB)
- 18:30 sarreran
- Miramon:
- 09:00etan
- 19:00etan
- Bilbo:
- Lanuzteak:
Esan bezala, borroka zaila da hau, eta ziur gaude ez dela hemen amaituko. Beraz, LABek langile guztioi dei egiten dizue mobilizazio hauetan guztietan parte hartzeko.
Asteleheneko kontzentrazioaren irudi bat