ETBn ere, Eusko Irratian bezala, oporretan langileek urtean zehar kobratzen dituzten osagarriak eskuratuko dituzte Justizia Auzitegi Nagusiak kaleratu berri duen sententziaren arabera. Beraz, ETBko langileok oporretan ere kobratu behar ditugu urtean zehar kobratzen ditugun plusak:
- Gaueko orduak
- Asteko konputoa
- Disponibilitateak
- IT, Irregular Txanda
- Sareetako plusa
- Goi mailako plusa
- Ardura berezietakoa
- Aurkezpenekoa
- Jai egunetakoak
- Egun berezietako plusak
- Lan berezietako plusa
- Lau egunetako plusa
- Korrespontsalietako plusa
Beraz, hitzarmenean azaltzen diren guztiak.
Langile bakoitzak zenbat kobratu behar duen jakiteko, 10Tra joan behar du eta bertan ikusi zenbat kobratu duen urte osoan plusetan. Kantitate hori 11 artean zatikatuz aterako zaio zenbat kobratu behar duen plusen kontzeptuagatik oporretan.
Atzerapenak noiztik kobratu behar diren, sententziak 2014ko uztaila jarri du data bezala. Enpresarekin adostu behar dugu orain kobratzeko modua eta data.