ETBko Langile Batzordeak deituta, eta EITBko gainontzeko Batzordeek bat eginda, kontzentrazioa egin dugu komunikabide publikoak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Izan ere, gobernu espainiarrak erabilitako lege eta mehatxuak direla medio, atzo Euskal Telebistaren seinale digitala eten egin baitzen Nafarroan.
EITBko LABen iritziz, eraso sinple bezain bortitz honekin estatu espainiarrak ETBren “txoriaz” gain, beste hainbat txori akabatu nahi ditu kolpe bakarrez: Nafarroan euskarak eta euskal kulturak (Nafarroako hizkuntzak eta kulturak alegia) duten babesa; Euskal Herria zatikatuta mantentzea; eta “kontakizun bakarraren” estrategiaren ildoa indartzea.
ETBren emanaldiak itunen bidez kontrolatzea edo zuzenean etetea aspaldiko estrategia da, UPNk sutsuki bezain gaixoki bultzatu eta Madrilek lagundutakoa. Halere, aipatzekoa da kolpe bortitza eman denaren unea, hain zuzen ere, Nafarroako hizkuntza eta kulturak babesik handiena izaten ari diren unean, eta herrialdean aldaketa politikoa abiatzen ari denean.
EITBri eta EAEko zein Nafarroako alderdi politikoei eta instituzioei zera eskatzen diegu: ahal duten guztia egiteko egoera larriari buelta emateko eta EITBren emisio guztiak Euskal Herri osoan ikusi ahal izateko, zazpi herrialdeetan hain zuzen ere. UPNri eta espainiar estatuari ez diegu ezer eskatzen. Izan ere, EITBko LABeko kideon iritziz, arrisku eta eraso horiek ekiditeko dugun berme bakarra estatu propioa izatea delako.
EITBko LAB 2016ko maiatzaren 6an
ETBren Nafarroako seinalearen etena medioetan
EITB.EUS: ETBk eten egin ditu emanaldiak Nafarroan
BERRIA: EITBk ostegunean itzaliko du ETBren seinalea Nafarroan
GARA: ETB dejará de emitirse en Nafarroa debido a las sanciones ministeriales
GARA: Claves del conflicto de EiTB en Nafarroa
KONTSEILUA: Euskaldunon hizkuntza-eskubideen eta euskararen lurraldetasunaren aurkako urraketa da Nafarroan ETBren seinalea etetea
BERRIA: Informazio okerra eman zion UPNren gobernuak Espainiari, ETBren seinalea mozteko
BERRIA: ETB Nafarroan: legeek, diruak eta obsesioek baldintzatutako auzia
GARA: El protocolo de intenciones de Lakua e Iruñea prevé reemitir ETB
BERRIA: ETB Nafarroan berriz emititzeko eskatu dute EH Bilduk eta EAJk
EITB.EUS: Eusko Ikaskuntzak ETBren itzalketaren ondorioez ohartarazi du
D.NOTICIAS: Trabajadores de EiTB se concentran en rechazo al cese de emisiones en Navarra
GARA: Instan a Madrid a retirar el expediente sancionador contra ETB
GARA: Euskaltzaindia pide a Rajoy que no se impida ver ETB en Nafarroa
BERRIA: ETBren emisioa eteteko agindua bertan behera uzteko eskatu dio Euskaltzaindiak Rajoyri
Zaldieroa BERRIAn
ARGIA