Hemen zaude

EITBNETeko hauteskunde sindikalak inpugnatuta, hiru zuzendarik hala eskatuta

Iñako Gurrutxagak, Irune Bañalesek eta Lontzo Sainzek eskatuta, enpresak EITBNETeko hauteskunde sindikalak inpuganatu ditu eta, ondorioz, datorren martxoaren 15ean ez da bozketarik izango.

Zergatik inpugnatu dituzte hauteskunde sindikalak?

Hauteskunde Mahaiaren osaketan, Iñako, Irune eta Lontzo hauteskunde erroldatik ateratzea eskatu genuen. Lan hitzarmenaren baitan dauden langileen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak direla kontuan hartuta, ez zaigu zentzuzkoa iruditzen EITBNETeko zuzendaritzako kide diren eta lan hitzarmenetik kanpo dauden gestoreek bozkatu ahal izatea. Eurak, berriz, bozkatzeko eskubidea dutela diote. Antza, zentzuzkoa irizten diote euren ordezkariak izango ez direnak aukeratzeko prozesuan parte hartzea.

Gauzak horrela, enpresak helegitea aurkeztu du Eusko Jaurlaritzan. Orain kanpoko ikuskari batek aztertu beharko du auzia. Ikuskariak erabaki bat hartzen duenean ezarriko da hauteskunde sindikalak egiteko data berria.

Berririk daukagunean, jakinaraziko dizuegu.

EITBNETeko LABeko ordezkariak.

Etiketa: