Hemen zaude

EH Bilduk konfiantzazko karguen eredua bertan behera utzi nahi du EITBn, albistegietan independentzia bermatzeko

EH Bilduk EITBn karrera profesionala irizpide objektibo eta profesional hutsen arabera sustatzea eta Ikus-entzulearen Babeslea sortzea proposatu du, “egungo ereduak atea irekitzen diolako EITB modu alderdikoian erabiltzeko arriskuari”.

EH Bilduk legez besteko proposamen bi aurkeztu ditu Legebiltzarrean “EITBren albistegietan independentzia informatibo eta editoriala bermatzeko eta unean uneko gobernuak albistegi horiek bere interes politikoen arabera erabiltzeko izan dezakeen tentazioa errotik uxatzeko”. Unai Urruzunok eta Estitxu Breñasek ohartarazi dutenez, “EITB antolatzeko eredua da bere independentzia arriskuan jartzen duena eta EITB modu alderdikoian erabiltzeko arriskuari atea irekitzen diona”. Izan ere, “bertako albistegiak zuzentzeko ardura duten kazetariak, ildo informatiboa zehazten dutenak, konfiantzazko karguak dira guztiak, eta horrek atea irekitzen dio izendapen horiek irizpide politiko eta ideologikoen arabera egiteari, irizpide profesional hutsen arabera egin beharrean”.

Hori horrela, EH Bilduk konfiantzazko karguen eredu hori bertan behera utzi nahi du eta, horretarako, EITB barruan karrera profesionala sustatu eta garatzea proposatu du, “bermatzeko bertako albistegietan ildo editoriala erabakitzen duten kargu guztiak irizpide periodistiko objektibo eta profesionalen arabera bakarrik izendatuko direla, bertako sindikatuek ere behin baino gehiagotan eskatu bezala”. Urruzuno eta Breñasen iritziz, “karrera profesionala antidotorik onena da Jaurlaritzarekiko menpekotasunaren arriskuaren aurka, independentzia editoriala ziurtatzen duelako eta bertan eragiteko ahalmena nabarmen murrizten diolako botere politikoari”.

Norabide berean, Ikus-entzulearen Babeslearen figura autonomoa sortzea da EH Bilduren bigarren proposamena. Legebiltzarkideek azaldu dutenez, “gaur egun Babeslearen funtzioa EITBko Administrazio Batzordeko buruari dagokio teorikoki, baina ez du inolako efektu praktikorik”. Hortaz, “merezi du Babeslearen figura espresuki sortzea eta arautzea, munduko beste telebista publiko askoren antzera, herritar orok egiazko informazio independente eta anitza jasotzeko duen eskubidea zaintzeko”.

Bada, bere bi proposamenen bitartez, EH Bilduk EITBko zuzendari nagusiari eskatzen dio bi hilabeteko epean plan zehatza aurkeztu dezala karrera profesionala gauzatzeko zein Ikus-entzulearen Babeslea sortzeko.

Urruzuno eta Breñasen ustez, EITBn eman beharreko urratsak dira biak, “historikoki gobernu guztiek komunikabide publikoak kontrolatzeko tentazioa eta joera izan dutelako beti, propaganda alderdikoia egiteko tresna politiko gisa erabiltzeko, eta EITB ez da salbuespena izan, behin baino gehiagotan salatu baitugu haren erabilera alderdikoia EAJren eta Jaurlaritzaren aldetik. EITB sortuz geroztik agerikoa izan da beti bere menpekotasun-harremana botere politikoarekiko, eta horrek arriskuan jartzen du komunikabide publiko batean funtsezkoa izan behar duen ezaugarri nagusia: bere albistegien independentzia”. EH Bilduko Izan ere, hedabide publikoen independentzia faltak aniztasun politiko eta sozialari eta demokraziaren funtsari berari erasotzen die, herritar orok egiazko informazio independentea jasotzeko duen eskubidea urratzen baitu”.
 

EHBILDU.EUS

EH Bildu pide acabar con el modelo de cargos de confianza en EITB para garantizar su independencia informativa

EH Bildu propone desarrollar la carrera profesional en EITB según criterios exclusivamente objetivos y profesionales y crear la Defensoría del Espectador. Alerta de que “el modelo actual hace posible el uso político partidista de EITB”.

EH Bildu ha registrado sendas proposiciones no de ley en el Parlamento para “garantizar la independencia informativa y editorial en los programas informativos de EITB y cortar de raíz la tentación que el Gobierno vasco puede tener de utilizar esos informativos en su propio beneficio político”. Según alertan Unai Urruzuno y Estitxu Breñas, “el modelo organizativo de EITB pone en peligro su independencia y abre la puerta al riesgo de utilización partidista porque hoy por hoy los responsables de dirigir los informativos de EITB, quienes deciden qué es noticia y qué no, son todos ellos y ellas cargos de confianza, nombrados a dedo en función de criterios personales y subjetivos, y eso, evidentemente, abre la puerta al riesgo o la tentación de hacer esos nombramientos según criterios políticos, por cercanía ideológica, y no siguiendo criterios exclusivamente periodísticos y profesionales”.

 EH Bildu aboga por acabar con ese modelo basado en nombramientos a dedo y a tal fin ha propuesto impulsar y desarrollar la carrera profesional en EITB “para garantizar que todos los cargos responsables de definir su línea informativa y editorial sean seleccionados y nombrados de manera objetiva, mediante un sistema basado solo en criterios periodísticos y profesionales, como también los sindicatos de EITB han reclamado más de una vez”. A juicio de Breñas y Urruzuno, “la carrera profesional es el mejor antídoto contra el riesgo de dependencia en la relación con el Ejecutivo, ya que limita e impide posibles injerencias del gobierno de turno y pone freno a su tentación de control de los medios públicos”.

Con el mismo objetivo, crear la Defensoría del Espectador es la segunda propuesta de EH Bildu. Al respecto, sus portavoces explican que “hoy ese papel lo desempeña en teoría la presidencia del Consejo de Administración de EITB, pero es algo sin ningún efecto práctico, por lo que vemos conveniente regular expresamente la creación de esa figura, igual que en otras muchas televisiones públicas, para proteger el derecho de la ciudadanía a recibir información independiente, veraz y plural”.

A través de ambas iniciativas, la coalición solicita a la directora general de EITB que en dos meses presente planes concretos para el desarrollo efectivo de la carrera profesional y la creación de la Defensoría del Espectador. Ambas son medidas necesarias, según Breñas y Urruzuno, porque “todos los gobiernos tienen la tentación y el afán de controlar los medios públicos de comunicación para utilizarlos como instrumento de propaganda partidista, y EITB no es una excepción a la regla. Más de una vez hemos denunciado su uso partidista por parte del PNV y del Gobierno vasco, ya que desde su nacimiento en EITB ha sido patente su relación de dependencia con el poder político, algo que pone en peligro un valor básico en cualquier medio de comunicación público: su independencia informativa. No en vano, la falta de independencia de los medios públicos va contra al pluralismo social y político y contra el fundamento mismo de la democracia, puesto que pone en cuestión el derecho de todo ciudadano a recibir información independiente y veraz”.

EHBILDU.EUS

EITBn konfiantzako karguen sistema amaitzeko proposatu du EH Bilduk

Albistegiburuak irizpide profesionalekin jartzea eta ikus-entzulearen babeslea sortzea nahi dute

Iñigo Cabacasen gurasoak Joseba Egibarrekin. Bideo horrengatik editore bat kargugabetu zutela salatu du LABek.

Iñigo Cabacasen gurasoak Joseba Egibarrekin. Bideo horrengatik editore bat kargugabetu zutela salatu du LABek. berria

«Sortuz geroztik, agerikoa izan da beti [EITBren] menpekotasun harremana botere politikoarekiko, Jaurlaritzarekiko». Hala salatu zuten atzo, Eusko Legebiltzarrean, Estitxu Breñas eta Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideek. Taldeak bi lege proposamen aurkeztu ditu EITBko albistegiak «benetan independenteak» direla bermatzeko. Orain, Jaurlaritzan agintean diren alderdietako konfiantzako kargudunek erabaki eta gainbegiratzen dituzte hedabide publikoetako informazio saioetako edukiak. Sistema hori kentzea eta editoreak «karrera profesionalean» oinarrituta jartzea proposatu dute. Horrez gain, ikuslearen babeslearen «figura autonomoa» sortzea nahi dute.

EITBn albistegietako buruak, erredakzio buruak, editoreak eta arlo buruak, besteak beste, agintean den alderdiak izendatzen ditu, EH Bilduko legebiltzarkideek salatu dutenez. «Hori da EAJk betidanik elikatu duen eredua, bere konfiantzako jendea ildo editoriala erabakitzen duten karguetan jartzeko aukera izateko». Aurreko legealdian PSEk eredu berari jarraitu ziola esan dute Breñasek eta Drondak.

Eskaera egin diote EITBko zuzendari nagusiari, bi hilabeteko epean proposamen zehatza aurkez dezala «karrera profesionala» sustatzeko. «Bermatu nahi dugu ildo editoriala erabakitzen duten kargu guztiak irizpide periodistiko objektibo eta profesionalen arabera bakarrik izendatuko direla». EITBko sindikatuek ere halako eredua ezartzeko eskatu dute, EH Bilduren arabera.

Iazko ekainean gertaturikoa kontrol politikoaren adibide gisa jarri du EH Bilduk: LAB sindikatuak salatu zuenez, eitb.eus atariko albistegietako arduradunak editore bat kargutik kendu zuen, «konfiantza galera» argudiatuta. Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramailea eta Iñigo Cabacasen gurasoen arteko eztabaida agertzen zuen bideo bat «bigarren mailan» jartzeko agindua ez betetzeagatik kendu zuten kargutik zuten editorea.

Ikuslearen defendatzailea

Bigarren proposamenean, ikus-entzulearen babeslearen figura autonomoa sortzea eskatu du EH Bilduk. Gaur egun, EITBko Administrazio Batzordeko buruak betetzen du eginkizun hori, baina EH Bilduk uste du egokia litzatekeela kargu hori sortzea, lan horretara dedikatzeko, «munduko beste telebista publiko askoren antzera». Defendatzaileak herritar orok egiazko informazio independentea eta plurala jasotzeko duen eskubidea zaintzea luke eginkizun. Bi hilabeteko epean, ikus-entzulearen babeslearen estatutuen inguruko «egitasmo zehatza» eskatu dio EH Bilduk EITBko zuzendaritzari.

EITB sortzeko legeak, besteak beste, informazioan «objektibotasuna, egiazkotasuna, alderdikeriarik eza eta aniztasunarekiko begirunea» zaintzea eskatzen die taldeko buruei komunikabide publikoen jardunaren oinarrizko irizpideetan.