Atzo “Gu ta gutarrak” programan lehiakide batek istripua eduki zuen. Ez da batere harrigarria, LAB aspalditik ohartarazten ari baita eta zuzendaritzak ez duelako konponbiderik jartzeko asmorik.
Lan Osasun batzordeko bilera guztietan LABeko kideek lehiaketak egiteko garaian egoten diren arazoen eta arriskuen berri ematen dituzte. Azken oharpena pasa den astean bertan eman zen “Gu ta gutarrak” lehiaketan probak egiteko prozeduraz: erabiltzen den materiala ez dela egokia segurtasunaren aldetik ere; platoak ez daudela prestatuta horrelako muntaietarako; edota langileek ez dutela halako estruktura arriskugarriak muntatzeko behar den prestakuntza minimoa. Harrigarria da orain arte istripu gehiagorik gertatu ez izana, edo atzokoa bera larriagoa ez izana.
ETBko segurtasuneko, eta Miramongo arduradunek ez dute arazoa konpontzeko inolako asmorik adierazi, baizik eta ez-ikusiarena egin harik eta arazo bat eman arte. LABek zalantza du postu horiek betetzeko beharrezkoak diren eskakizunak betetzen ote dituzten arduradun guztiek.
ETBko LABek istripua eduki zuen lehiakideari gure elkartasuna adierazi nahi diogu alde batetik. Bestetik, berriro ez gertatzeko neurriak jartzeko exijitzen diogu ETBko Zuzendaritzari. Azkenik, LABek halakorik gertatzen ez jarraitzeko bere esku dauden neurri guztiak hartuko dituela jakinarazi nahi du.
Euskal Herrian 2015eko abenduaren 23an
Beste saio bateko proba batean egindako argazkian argi ikusten da material hori ez dela egokiena pertsonak eusteko, eta horrenbeste zama agoantatzeko.