Gaur azaroaren 27an EITBko langile eta LABeko ordezkari ugarik kontzentrazioa egin dugu Bilboko egoitzaren aurrean kontratazio politika salatzeko eta Pertsonalgo Zuzendariaren kargu-uztea exijitzeko.
Duela hilabete EITBko LABek «pertsonal politikaren azterketa eta salaketa» izeneko txostena argitaratu zuen (paperean eta webgunean duzue). Bertan Zuzendaritzak duen kontratazio politikari buruz honako ondorioak azpimarratzen genituen:
-
Prekarietatean sakontzen du
-
Ilunkeria eta inposizioa
-
Lan poltsak gardenki kudeatzeko zailtasunak
-
Kontrol ideologikoari laguntzen dio
-
Jestore sistemaren taifa erresuma: iluna, adiskidezale, garestia eta antzua
Txostenean ere kontratazio sistema hau kudeatzen duen zuzendaria den Javier Salcedoren kargu-uztea exijitzen genuen. Horrek berez arazoa konponduko ez badu ere, ezinbesteko urratsa da Zuzendaritzak pertsonal politika aldatzea nahi badugu. Eta horretarako borroka guztiak ezinbestekoak dira, epaitegietan, instituzioetan eta kalean ere.