Atzo EITBko Zuzendari Nagusiak agerraldia egin zuen Gasteizko Parlamentuan, talde politikoek egindako hainbat galderei ahoz erantzuteko. EITBko LABeko ordezkariok kanpoan egin genuen kontzentrazioa betidanik eman izan den EITBren erabilera alderdikoia, eta azken asteotan ematen ari den «zentsuraren norgehiagoka» salatzeko.
LABek beti salatu izan du Jaurlaritzan egon ohi diren alderdiek egin izan duten Komunikabide Publikoaren kontrola, atal sindikalaren webgunean begirada bat ematea besterik ez dago. Izan ere atzokoan duela lau urte erabili genuen pankarta bera berreskuratu genuen, eta «PSE-PP utzi bakean EITB» leloari «PNV» erantsi besterik ez genion egin behar izan. Hiru alderdi horiek EITB helburu berdinerako nahi dutela adierazi nahi izan dugu horrela.
Azken asteotan ETBk «Barrura Begirako Leihoak» dokumentala emititu izanak sortu du kalapita. Zergatik eta gertakizunen bertsio bat kontatzeagatik. «Kontakizun bakarraren» aldeko alderdiak sutan jarri dira eta presioari ekin, Urkullu Lehendakariak berak ere ia barkamena eta guzti eskatu zuen pasa den asteko osoko bilkuran, eta Maite Iturbe EITBko Zuzendariak bat egin zuen. Preso politikoei «preso politiko» deitu izanagatik barkamen-oharra atera zuen Zuzendaritzak. Erabat ohiko eta arrunt izan behar dena, objektibotasuna eta bertsio guztiak jasotzea alegia, ezohiko eta isildua nahi dute.
Duela hilabete ere EITBNETen gertatutako jazarpen ideologikoa salatu genuen hain zuzen EAJko bi arduradunek Iñigo Cabacasen senideekin parlamentuan bertan izandako hika-mikaren trataera informatiboak pairatu zuen zentsura saiakeragatik. LABeko kidea ere baden editorea bere postutik kendu zuen zuzendaritzak «berarengan konfidantza galdu» izanaren argudioarekin. Konfiantza profesionala baino, konfiantza ideologikoa da nahi dutena.
Gaizki egindakoari kritika egitea zilegi da, baina nahikoa da barruko eta kanpoko presioekin. Barruko antolamendu bertikala ez-demokratikoa EITBren erabilera alderdikoiaren mesedetan eginda dago. Alderdi unionistek kanpotik egiten dituzten presioak ere onartezinak dira, batez ere kolore bakarreko egungo panorama mediatikoak bilatzen duen «kontakizun bakarraren» norabidean doanean. Halaxe ba, PNV, PSE, PP utzi bakean EITB!
Euskal Herrian 2015eko azaroaren 18an
BERRIA: «Testuingurua» behar zuen dokumentalak, Iturberen ustez
EITBko zuzendari nagusiak legebiltzarrean esan du 'Barrura begiratzeko leihoak' lanak ezker abertzalearen ikuspegia jasotzen duela.
Iturberen arabera, ezker abertzalearen ikuspegia jasotzen du dokumentalak. «Baina ezker abertzalearen ikuspegia ETBn jasotzeak ez du esan nahi EITBren ildo editorialak horrekin bat egiten duenik». Dokumentala eman baino bi egun lehenago, EITBk prentsa ohar bat bidali zuen lana iragartzeko, eta oharrean, preso politikotzat jotzen ziren protagonistak —horien artean daude Irati Tobar eta Jexux Mari Zalakain; Tobar Segiko kide izateagatik zigortua, eta Zalakain Egin-eko administrazio kontseiluko kide izateagatik espetxeratua—. EITBko zuzendari nagusiaren arabera, oharrean preso politikotzat jo ziren ekoizpen etxeko press book-etik atera zirelako hitzak. «Gero zuzendu zen hori, eta zuzendutako oharrean ez ziren preso politikotzat jo».
PSE-EEko, PPko eta UPDko ordezkariek EITB kritikatu zuten atzo, dokumentala emateagatik. Ez, ordea, EH Bilduk. «EITBk errealitate guztiak islatu behar ditu. EITBk bake eta bizikidetzarekin konpromisoa badu, preso politikoek tokia izan behar dute», esan zuen Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak.
Iturbek nabarmendu zuen EITBk bere ildo editorialean konpromisoa duela «terrorismoari zilegitasuna kentzeko».
PPko Llanos ETB1en alde
EITBko Kontrolerako Batzordean, irrati-telebista publikoaren egoeraz kritika gogorrak egin zituzten oposizioko taldeetako kideek. PPko Nerea Llanosek gogorarazi zuen ETBk beste kate autonomiko batzuek baino ikusle gehiago galdu dituela, eta ETB1en egoerarekin kezkatuta azaldu zen. «Aurreko hilean, ETB1en gehien ikusi ziren 40 emanaldien artean 25 kiroletakoak izan ziren. Tartean ziren mexikarren rantxerak. Zer ekarpen egiten diote rantxerek euskarari?». Areago jo zuen EAEko PPko idazkari nagusiak: «ETB1 da ETBn zentzu gehien duen katea».
EITBko zuzendari nagusiak argudiatu zuen ikusle galera handiena 2005etik 2010era izan zuela ETBk, eta, besteak beste, aldaketa teknologikoei, aurrekontuetako murrizketei eta Espainiako Gobernuak talde pribatuen mesedetan egindako legeei egotzi zien taldearen egoera. Autokritikarik ez egitea leporatu zioten PSE-EEko, PPko eta EH Bilduko ordezkariek. EAJko legebiltzarkide Luke Uribe-Etxebarriaren ustez, aldiz, ETB «ondo» doa. «Albistegietan lider da ETB; sekulako meritua du». Oposizioko taldeen iritziz, albistegiak EAJren eta Jaurlaritzaren aldekoak dira.
Legebiltzarraren aurrean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen, EAJ, PSE, PP utzi pakean EITB! lelopean.
Urtzi Urkizu - BERRIA 2015.11.18
GARA: Según Iturbe «Barrura begiratzeko leihoak» debía haberse..
GARA: «Barrura begiratzeko leihoak» debía haberse «contextualizado», según Iturbe
Una visión que, según siguió argumentando Iturbe casi a modo de disculpa, «está ampliamente recogida en las actas de este Parlamento y en debates y actos públicos y, por tanto, está en todos los medios, lo que no significa que los medios la compartan». No aclaró la visión de qué partido comparte la radiotelevisión pública o cuál no es necesaria «contextualizar».
Por otra parte, coincidiendo con la intervención de Iturbe, LAB llevó a cabo una concentración contra «la persecución ideológica realizada a un periodista de EITB que es además representante de LAB», «el control ideológico del PNV» y «el acoso de los partidos unionistas».
GARA 2015.11.18