Dakizuenez, ETBk BAINETekin sinatu berri duen kontratuaren arabera, ostiral eta larunbatetako pelota partidak ez digugu guk ekoiztuko. Honek zalantzak pizten ditu UMen etorkizunari begira. Hori dela eta:
-
Asteazkenean, uztailaren 8an, Langile Batzordea bilduko da gaia aztertzeko.
-
LABek gogor kritikatzen du berriro ere zuzendaritzak halako akordio edo erabakia alde bakarrez hartu izana langileon ordezkariekin kontatu gabe.
-
Akordio honek suposatzen duen externalizazioak edukiko duen kontratako langileen lan baldintzengatik oso kezkatuta gaude. ETBko zuzendaritzari langile hauentzako baldintza duinak bermatzea exijitzen diogu.
-
LAB kezkatuta dago ere alde bakarrez hartutako akordio honek ETBko egiturako plantillan izan dezakeen eraginagatik.
-
Bihar, uztailaren 3a ostiralean, eguerdiko 12:00etan ETBko Langile Batzordeak Bilboko egoitzaren aurrean deitzen duen kontzentraziora joatera animatzen ditu langile guztiak. Asteburu honetako ekoizpenak bat-batean kendu izanak deialdia premia honekin egitera behartu gaitu.
Euskal Herrian 2015eko uztailaren 2an