Hemen zaude

Eusko Irratiko Lanpostuen Deialdiaren aurka jarritako salaketa atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak

ESK sindikatuak jarritako salaketan argi gelditzen da helburua ez zela Lanpostu Publikoen Deialdiari inolako bermerik ematea, baizik eta kontrakoa, kosta ahala kosta bertan behera uztea. Izan ere, eta Administrazio Publikoen legeriari helduta lehenik “berdintasun, meritu, gaitasun, eta publizitate printzipioak” bete ez izana argudiatzen zuten; bigarrenik hautapen organoek ez dituztela “gardentasun, inpartzialtasun eta profesionaltasun eskakizunak” betetzen; eta hirugarrenik EITB ez dela nor Eusko Irratian deialdi publikorik egiteko.

EITBko langileok ondo dakigun bezala, gure lan harremanak ez dira Administrazioaren legeen arabera arautzen, laboralena baizik, eta halaxe aitortu dute berriro epaileek. Bestalde hau ere badiote: deialdiaren eta bere tribunalaren inguruan salatzen diren irregulartasunak zehazki zeintzuk diren ez dela argitzen. Azkenik berdintasun, meritu, gaitasun eta publizitate printzipioak bete direla onartzen du EHAN-TSJPVk. Salaketan jarritako argudio guztiak atzera bota ditu Epaitegiak.

Eusko Irratiko LAB poztu egin da epaiaren berri izan duenean, eta berriro salatzen du ekimen hau aurrera eraman dutenen asmoa, besterik gabe Lanpostuen Deialdi Publikoa bertan behera uztea alegia. Euskal komunikabide publikoan lan egiteko berdintasun, meritu eta gaitasunaren printzipioen defentsan jarraituko dugu, eta bide horretan zuzendaritzari plazak lehenbailehen esleitzea eta LPD horretatik eratorritako lan poltsa ere jada aktibatzea.

Euskal Herrian, 2015eko maiatzaren 14an

Etiketa: