Hemen zaude

EEEaren negoziazioa bukatu da

Eusko Irratiko sindikatuok eta Zuzendaritzak amaitutzat eman dugu EREari buruzko negoziaketa. Ez da akordiorik izan.  Bilera hauetan zuzendaritzak EREa ezartzeko arrazoi ekonomiko eta egiturazkoak azaldu ditu. LABek ez ditu ontzat eman eta EREa erretiratzeko eskatu dio zuzendaritzari. Zuzendaritzak kaltetuentzat neurriak eskeini ditu, besteak beste, kanporatuak 30 izan beharrean, 24 izatea. LABek uste du,  ez dagoela ERE beharrik 24 baldin bada kanporatuko diren langileen kopurua,  ez  bait dio plantilaren %10ari eragiten. ERE hau negoziatzea aurrekari bat litzateke EIren eta EITBren etorkizunari begira, eta horri ezin zaio atea ireki.

Zuzendaritzak neurri lagungarriak eskeini ditu kaltetuentzat:

1.indemnizaioetarako urteko 25 egun , gehienez ere urtebeteko soldata osatu arte. 2 .Formakuntzarako 25 mila euro eta beste hainbeste lanbide berriak bilatzeko.

LABen ustez Zuzendaritzak ez du sindikatuekin akordiorik behar proposatutako neurri lagungarriak ezartzeko; bere aldetik ezarri ditzake.

Bestalde bilera hauetan ere astakeria galantak entzun ditugu OPEaren aurka, euskera izan bait da askorentzat arazoa. (“zertarako behar du euskera Radio Euskadiko langile batek?” “Zertarako behar da euskera kalean erabiltzen ez denean?” “Enpresak ez du ezer egin plantila euskalduntzeko eta langileak horren aurrean ze erantzunkizun du, ez da norberaren ardura” ….horrelakoak entzun ditugu) LABentzat 2015ean  EUSKAL IRRATI publikoan euskeraren presentzia eta erabilera  justifikatu behar izatea onartezina da.

LABek era berean  EUSKO irratirako sarrera arauak bermatu nahi ditu, langile guztiek  eskubide berbera  izan dezaten berdintasun, gaitasun eta meritu printzipioetan oinarrituta. Hori horrela, berriro ere azken OPEan langile plaza eskuratu duten pertsonak lehenbailehen euren lanpostuen jabe egitea eskatu du, eta hortik aurrera sortu den LAN BOLTSA indarrean izatea.  Plaza hauen adjudikazioari buruz datorren asteazkenean bilera izango da Eusko Irratiko langileen zentro arteko batzordeko kideen eta zuzendaritzaren artean.

LABek Zuzendaritzarekin eta beste langile ordezkari guztiekin batera,  EUSKO IRRATIAREN egiturazko plantilari buruzko eztabaida hasi eta zehaztea  behar berrezkotzat jo du. 2016rarte itxaron gabe, eztabaida hori aurreratzea ere eskatu du, Administrazio Kontseiluaren oniritziak babestuta.

6 bilera luze eta gogorrek eman dutena hitz gutxitan jasotzea zaila da; norbaitek zalantzarik balu, informazio gehiago nahi balu zuzendu guregana eta gusto osoz emango dizkiogu argibideak.

EUSKO IRRATIKO LAB 2015-04-23

Etiketa: