Hemen zaude

Eusko Irratiko LABen proposamena zentro-arteko Langile Batzordean

Egunotan gero eta argiago gelditzen ari da gatazkaren funtsa "enplegu murrizketa" baino, kontratu zehatzen amaiera dela. Hona hemen hain zuzen LABek otsailaren 2ko langile batzorde bileran aurkeztutako proposamena, beste sindikatuen babesa gabe gelditu zena. Eusko Irratiko LABen ustez lanpostuen deialdia 49koa baino 79koa izan balitz ere, arazoa bertan mantenduko zen:

 

  1. LDP aurrera

    1. Apirilaren 29an LABek onartutako egutegia aurrera

    2. Lan Poltsa aurrera

 

  1. Plantilla Estrukturalaren negoziazioa

    1. Negoziazioak irauten duen bitartean kontratazio maila mantentzeko konpromisoa, egungo finkoekin, LPDa gainditu dutenekin, eta lan poltsakoekin

 

  1. Eusko Irratian EEErik ez

    1. Egiturako plantillaren negoziazioa baldintzatu egiten du.

    2. Inposatutako lan erreformatik eratorria da.

    3. Zuzendaritzak alde bakarrez ezarritako neurria da.

 

  1. Pertsonalgo Zuzendariaren kargu uztea eskatu

    1. Arazoaren sorrera Ortuzarrek onartu bazuen ere, diseinua berea izan zen.

    2. Ortuzar-Surio-Iturberekin mantendu da postuan, eta arazoa konpondu ezik, “mugagabe ez finko” figuraren sustatzailea da (jestoreak, ETBko artistak, M4F...)

 

Etiketa: