Hauteskunde sindikalak EITBn:
-
ETBn LABek Miramonen ordekaritza igo eta zentroarteko batzordean gehiengo osoa eskuratu du, lehen aldiz.
-
Euskadi Irratian babestuta eta indartuta ateratzen da LABen proiektua eta jokabide koherentea.
Atzo urtarrilaren 15ean hauteskunde sindikalak egin ziren Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian (Radio Euskadin duela bi urte, eta Gasteiz Irratian abenduan izan ziren). Hauek dira bat bateko irakurketa lantoki bakoitzari dagokionean:
Euskal Telebista
Zentroarteko langile batzordea:
Bilboko eta Miramongo batzordeetako 13 ordezkarik osatuta. Negoziazio kolektiboan eta Telebistari eragiten dioten bestelako negoziazio estrategikoak kudeatzen dituen batzordean LABek gehiengo osoa eskuratu du.
Bilbo:
LABek aurreko ordezkaritza mantentzen du (6), eta ELAk gehiengo osoa lortu du (7), portzentualki %11 eta %19a igoz.
Halere balorazio sendo bat egiteko aldagai ugari dago eta denbora beharko dugu: Ordezkaritza 17tik 13ra, ebentualitatearen jaitsiera, KLB eta CCOO aurkeztu ez izana...
Miramon:
LABek ordezkari bat irabazten du (6), eta ELAk bat jaitsi (3), portzentualki botoen %4a igoz eta %7a jaitsiz hurrenez hurren. Duela zortzi urteko zentsoarekin alderatuta, berdintsuagoa zela (156) LABek irabazten duen aldea 19 botokoa da.
LABen lau urte hauetako lana argi nabaritu da Miramonen, eta indarrak berrituz hartutako konpromisoei eutsiko dion zerrendari babes handia eman diote langileek.
Euskadi Irratian
LABek ordezkari bat gehiago lortzen du (5), eta ELAk bat jaitsi (4), portzentualki botoen %5 igoz eta %26a jaitsiz. Eusko Irratiko hauteskunde sindikaletan plantillaren erregularizazioan LABek eta ELAk egindako apustuak markatuko zituela argi genuen guztiok. Kontutan eduki beharra dago Lanpostuen Deialdi Publikoaren prozesua amaitu gabe dagoela oraindik. Argi gelditu da langileek LABen jokabide zintzo eta koherentea babesten jarraitu dutela, eta ELAren bestelako jokabidea dela zigortu dutena.
LAB beraz oso pozik dago jasotako emaitza guztiekin, eta oso indarberritua eta babestuta sentitzen duela bere burua kanpainan aurkeztutako konpromisoak betetze aldera. Horietako bat gogoratzearren, eta kontutan edukita ETBn gehiengoa dugula, langile batzordeen eta langile batzarren eta borrokak baliatzen jarraituko dugula, inori inongo karnetik eskatu gabe.
Zorionak LAB, zorionak Euskal Telebista eta Euskadi Irratiko langileok!
ORDEZKARIAK
|
||||||||||||||||||||||||||
ETB Bilbo | 2010 | 2015 | ∆ | |||||||||||||||||||||||
Kopurua | % | Kopurua | % | |||||||||||||||||||||||
LAB | 6 | %35 | 6 | %46 | = | |||||||||||||||||||||
ELA | 6 | %35 | 7 | %54 | +1 | |||||||||||||||||||||
KLB | 3 | %18 | - | - | - | |||||||||||||||||||||
CCOO | 2 | %12 | - | - | - | |||||||||||||||||||||
GUZTIRA | 17 | 13 | -4 | |||||||||||||||||||||||
ETB Miramon | 2010 | 2015 | ∆ | |||||||||||||||||||||||
Kopurua | % | Kopurua | % | |||||||||||||||||||||||
LAB | 5 | %56 | 6 | %66 | +1 | |||||||||||||||||||||
ELA | 4 | %44 | 3 | %34 | -1 | |||||||||||||||||||||
GUZTIRA | 9 | 9 | = | |||||||||||||||||||||||
Euskadi Irratia | 2010 | 2015 | ∆ | |||||||||||||||||||||||
Kopurua | % | Kopurua | % | |||||||||||||||||||||||
LAB | 3 | %33 | 4 | %43 | +1 | |||||||||||||||||||||
ELA | 6 | %67 | 5 | %57 | -1 | |||||||||||||||||||||
GUZTIRA | 9 | 9 | = |
BOZKAK | |||||
ETB Bilbo | 2010 | 2015 | ∆ | ||
Kopurua | % | Kopurua | % | ||
LAB | 105 | %36 | 100 | %43 | -5 |
ELA | 111 | %38 | 118 | %51 | +7 |
KLB | 47 | %16 | - | - | - |
CCOO | 30 | %10 | - | - | - |
ZENTSOA (partehartzea %) | 521 | %56 | 483 | %48 | -38 |
ETB Miramon | 2010 | 2015 | ∆ | ||
Kopurua | % | Kopurua | % | ||
LAB | 84 | %60 | 80 | %64 | -4 |
ELA | 56 | %40 | 41 | %33 | -15 |
ZENTSOA (partehartzea %) | 187 | %75 | 158 | %66 | -29 |
Euskadi Irratia | 2010 | 2015 | ∆ | ||
Kopurua | % | Kopurua | % | ||
LAB | 32 | %40 | 33 | %45 | +1 |
ELA | 51 | %60 | 43 | %34 | -8 |
TXURI | 4 | 20 | |||
ZENTSOA (partehartzea %) | 120 | %75 | 139 | %69 |
(*) EITB taldean hauteskunde prozesu gehiago daude:
- EITB ente publikoa: LAB ez da aurkezten.
- Gasteiz irratia: Abenduan izan ziren.
- Radio Euskadi: Duela bi urte egin ziren.
- EITBNET: Duela bi urte egin ziren.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Hauteskunde sindikalak EITBn: Emaitzak eta balorazioa (PDF) | 107.51 KB |