Hemen zaude

LABek gogor salatu nahi du Espainiar Estatuak abiatutako azken polizia operazioa

LABetik gogor salatu nahi dugu gaur goizetik Espainiar Estatuak abian duen operazio errepresiboa. Guardia Zibilak 16 euskal herritar atxilotu eta egoitza ezberdinak miatze lanetan ari da, LABeko Bilboko egoitza tarteko. Egoeraren larritasunak gogoeta pausatu eta sakonago bat eskatzen badu ere, premiazko lehen erreakzio moduan salatu nahi dugu gaurko operazioak, beste behin ere, estatuaren izaera errepresibo eta antidemokratikoa argi eta garbi erakusten duela. Honekin batera, LABek dei egiten die Euskal langileei atxilotutako herritarren askatzea eta estatuaren jokaera salatzeko deitutako mobilizazioetan parte hartzera.

 

ainhoaEtxaide.jpg

Oraindik ere LABeko egoitzan Guardia Zibila zertan ari den ziur jakin ez arren, dirudienez larunbateko manifestazioan herritarrek solidaritatez emandako diruaren bila joan dira. Etxaidek, manifestazioaren amaieran banketxeak itxiak zeudenez, LABek "naturaltasun osoz" eta manifestazio legal baten aurrean, bertan jasotako dirua egoitzan gordetzeko baimena eman zuela adierazi du. Mugumendu honekin euskal presoekiko elkartasuna kriminalizatu nahi dutela esan du Etxaidek, eta presoen eskubideak defendatzea zilegia dela esan eta gero, LABek gaurdaino bezala haien defentsan jarraituko duela gaineratu du. 

 

80.000 pertsonek bat egin zuten larunbatean Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde Bilbon deitutako mobilizazioarekin.

80.000 pertsonek bat egin zuten larunbatean Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde Bilbon deitutako mobilizazioarekin.

Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB, ha declarado que la operación policial iniciada por el Gobierno Español es un ataque directo a la respuesta dada por la ciudadanía el pasado sábado en Bilbo a favor de los derechos de los presos y presas vascas. En lo que se refiere al registro de la sede de Bilbao,  y tras recordar que desde que se iniciase el proceso es la tercera vez que las fuerzas del estado irrunpen en diferentes sedes del sindicaro, Etxaide ha remarcado que es un ataque directo a las libertades de LAB. Un ataque directo a las libertades de una organización sindical y política legal que no tiene nada que esconder.

Ante estos ataques Etxaide ha llamado a la ciudadania vasca, así como a agentes e instituciones vascas, a que trabajemos juntos para de una vez por todas lleguemos a acuerdos que nos lleven a un escenario democrático.

 Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren adierazpenak
 Declaraciones de Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB